Nori zuzendua: Haurrentzat ez
Prezioa: 7.00 €
Saioa ingelesez. Izar-eskolako saio bakoitza berezia da eta izarrez beteriko kupula azpian gauzatzen da eta emankizuna egitura finko baten baitan biltzen diren hiru azpiataletan banatzen da.
Lehendabizi, saioari izena paratzen dion pelikula proiektatzen dugu kupulan. Pelikula bakoitzak planetarioko lantaldeak propio egokitutako material didaktikoa dauka, ikasleek gelan bisitaldiaren aurretik edo ondotik lantzeko. Bigarren zatian aldiz, gure izar-proiektorea nagusituko da eta bere laguntzarekin bisitaldiaren egun bereko zeruan izanen diren astro eta konstelazio nabarmenenak ezagutuko ditugu. Azkenik, teknologiaren eskutik zientzialari edo astronauta bilakatuko gara interneten laguntzaz.
Saioaren pelikula: Energy for life - DBH 3. eta 4. mailak, Batxilergoa, L.H., Helduen Hezkuntza Etengabea
Informazio gehiago: Izar-eskola.
Oharra: Emankizun hau aldez aurretik gela erreserbatu duten ikasleentzat prestatu dugu, baina publiko gisa sartzeko aukera dago planetarioko kupulan saio bakoitzeko libre gelditzen den tokiaren arabera. Sarrerak planetarioko txarteldegian eskuratu ahalko dira.