Tecnociencia Azoka - Proiektuak jasotzeko deialdia

01/06/2020

Prezioa: Doan

STEM Planetak ikasturte bukaeran Tecnociencia Feria antolatzen du, ikasturtean zehar ikasle, irakasle edota erakundeek prestatu  dituzten zientzia ete teknologia proiektuak ezagutarazteko. STEM gaietan interesa duten pertsonen sarea sortzea bilatzen du Tecnociencia Azokak, STEM bera zertan datzan publikoari erakusteko tresna gisa. 

COVID19 pandemiak eragindako egoera dela medio, Tecnociencia Azoka modu desberdinean ospatuko dugu eta aurten "proiektuen plaza birtuala" sortu nahi dugu.

Aurkezten den lan bakoitzeko fitxa bat sortuko dugu. Modu horretan, aunitzen ekitaldi bakarrean aurkeztu ohi diren proiektuak gure webgunean modu iraunkorrean agertuko dira, 

Fitxa hauek inspirazio gisa erabili ahalko dira 2020-2021 ikasturtean lan berriak sortuko dituzten ikastetxeentzat, talde berriek lan horiek ezagutuz, dokumentazio gisa baliatu ahalko dituztelako proiektua bera hobetzeko edo eraldatzeko, eta bide horretan, sarea sortuz. 

Bidali zure proiektua galdetegi honen bitartez. Proiektuen fitxak jasotzeko epe-muga: ekainaren 19a, ostirala. 

 

Tecnociencia Azoka - Proiektuak jasotzeko deialdia

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.