Marte Misioa: Perseveranceren bidaia

Online ekitaldia

Prezioa: 30.00 €

Banakako online ikastaroa.

Ikastaroaren iraupena: hilabete bat aktibatzen den egunetik aurrera. 
Hauta ezazu aktibazio data gogokoena izen-emate galdetegia betetzerakoan. 

***

STEM Planetaren Online eremuaren lehen misioa Marte Misioa: Perseverance-ren bidaia da eta Mars2020 Misioan oinarritzen da. Misio horren robot nagusiak Perseverance izena du, 2020ko udan jaurti zuten eta 2021eko otsailean iritsi zen planeta gorrira. Programazioan lehen urratsak emateko ikastaro honetan, irakasleek euren klaseetan egokitu ahal izango dituzten eta Scratch programazioan oinarritzen diren tutoretza-bideo gidatuak aurkituko dituzte. 

Guztira, 3 orduko bideoikaskuntza eta erronkak modu errazean aurkezten dira, erabiltzaileak programazioko ezagutzarik ez badu ere, prozesuan zehar ikas dezan. Hau posiblea izan dadin ikastaroak STEM Planetaren bi zutabetan banatuta aurkezten ditu atalak. Ezagutu zutabearen baitan Scracth plataformaren azalpena agertzen da, eta jardun zutabearen baitan, Marss2020 misioaren Perseverance robotaren bidaia garatzeko argibideak ematen dira. Bi ataletan erronkak aurkezten dira saiotik saiora banakako moduan jorratzeko, modu honetan erabiltzaileen gaitasunen garapena bilatzen da, ez bakarrik edukiak jasotzea. Era berean, erronka horientzako erantzunak ere agertzen dira, programatzeko modu desberdinak baitaude. 

 Ikastaroa 8 eta 12 urte bitarteko ikasleentzat bereziki diseinatua dagoen arren, programazioan hasi nahi duten beste edozeinek ere parte har dezakete. Ikastaro honen bidez, lortutako ezagutzak lantzen jarraitu ahal izango dira bukaera-datatik harago, parte hartzaileek sortu duten kontu propioarekin programatzen jarraitu dezaketelako. Horrela, askotariko egoeretan erabil dezakete, hala nola ikastetxerako aurkezpenetan, bideojokoak eta ipuinak sortzeko edo problema matematikoak ebazteko.

Ikastaroaren iraupena: hilabete bat aktibatzen den egunetik aurrera. 
 

NASA -  Mars2020ren jaurtiketa:

 

 

Marte Misioa: Perseveranceren bidaia



Ikastaroaren iraupena: hilabete bat aktibatzen den egunetik aurrera. 
Hauta ezazu aktibazio data gogokoena izen-emate galdetegia betetzerakoan. 

Buletina

DATU-BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

  • Arduraduna: Navarra de Infraestructuras de Deporte y Ocio, S.L. (NICDO)
  • Helburua: Interesdunak Iruñeko Planetarioak antolatzen dituen jarduera eta ekitaldiei buruzko informazioa astero jaso dezan behar diren datuak eskatzea.
  • Legitimazioa: Interesatuaren baimena.
  • Hartzaileak: Datuak ez dira beste inoren eskuetara pasako legearen araberako eskaririk jaso ezean, edota horien esleitzea helburua betetzeko beharrezkoa geratzen bada.
  • Eskubideak: Datuak jaso, aldatu edota borratzeko zein informazio gehigarrian agertzen denaren araberako eskubideak dituzu.
  • Informazio gehigarria: Datuen Babeserako informazio gehiago hemen kontsulta dezakezu.