Nola egin CanSAT bat? Irakasleentzako tailerra.

17/11/2020

Prezioa: Doan

Ikastaro hau aurrerago eginen dugu. Interesa baduzu, idatzi mezu bat galdetegi honen bitartez.



CanSAT bat satelite erreal baten simulazioa da, bere bolumena eta forma freskagarri baten lata batean sartuta dituela. Tailer hau doainik eskainiko dugu ikasturte honetan ekimena ezagutu eta parte hartzeko interesa duten irakasleei zuzenduta dago. 

CanSat proiektua bigarren hezkuntako ikasleei zuzenduta dago eta bere baitan, teknologia, fisika eta programazioa bezalako gai kurrikularrak hartzen ditu. Espaziorako proiektu bat eskala txikian modu praktikoan landuz, CanSat-ek eduki teorikoak modu interdiziplinarrean lantzen ditu, talde lana eta kolaborazioa sustatuz. Europako Espazio Agentziak (ESAk) lehiaketa hau Europako herrialde guztietan bultzatzen du eta azken helmuga, Europako CanSat torneoa izanen da.

 

Zer da CanSat?

Satelite erreal baten simulazioa da, bere bolumena eta forma freskagarri baten lata batean sartuta dituela. Ikaslegoaren erronka egiazko satelite baten azpisistema hain eremu txikian sartzea izanen da, hala nola, elektrizitatea, sentsoreak eta komunizazio sistema bat. Behin hori lortu dela, CanSat-a suziri batean jaurtiko da kilometro bateko altuerara iritsi arte, eta ondoren, erortzen utziko zaio bati plataforma, dron edota puxika baten bitartez. Momentu horretan bere misioa hasi da: zientzia-esperimentu bat exekutatu beharko du, hautsi gabe lur hartu beharko du eta jeitsiera horretan jasotako datuen analisiari ekingo zaio.

CanSat proiektuaren hezkuntza-helburuak

Proiektu honen bitartez taldeek espazioko proiektu erreal batean parte hartuko dute. Misioaren helburuak finkatu beharko dituzte eta CanSat-aren diseinuan parte hartu beharko dute osagaiak integratuz, sistema probatuz, jaurtiketa prestatuz eta jasotako datuen analisia eginez. Honen guztiaren bitartez, ikasleek:

  • Modu praktikoan ikasten dute
  • Ikasketa zientifikoetako ikerketa-metodologiarekin harremanetan dago eta errealitateko teknikekin lan eginen dute
  • Teknologia, fisika eta programazioarekin zerikusia duten jakintzak jasoko dituzte, edota zituztenak indartzen dira
  • Koordinazioaz eta talde lanaren garrantziaren jabe izanen dira
  • Komunikazio gaitasunak landuko dituzte.

     

Parte hartu nahi?: 

Nafarroan klase ematen duten DBHko irakasleentzat zuzenduta dago eta parte hartu nahi dutenek galdetegi honen bidez mezu bat bidali behar dute, honako datuekin: 

  • Izen-abizenak: 
  • Ikastetxea: 
  • 2020-2021. ikasturtean zein mailatan arituko zaren irakasle moduan:
  • Harremanetarako posta elektronikoa: 
  • Telefonoa: 

Tailerraren data eta ordua:

  • Erabakitzear. 
     

Tailerraren hizkuntza:Gaztelaniaz izanen da, baina irakasleak zenbait galdera euskaraz erantzuteko moduan izanen da. 

Garrantzitsua: Izena ematea beharrezkoa da. Leku mugatuak. Parte hartzaile bakoitzak bere ordenagailu eramangarria ekarri beharko du. 
 

Lotura interesgarriak: 

Nola egin CanSAT bat? Irakasleentzako tailerra.

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.