Argazkiak: "Bram. Errefuxiatuen esparrua"

16/11/2020

Sarrera doan. Edukiera mugatua.

Memoriaren Nafarroako Institutuak Agustí Centellesek egindako argazkien erakusketa aurkezten du, erbesteko bideak hartu zituzten pertsona guztiak gogora ekartzeko, kasu askotan inoiz ez itzultzeko.

1936ko kolpe militarraren, gerraren eta diktadura frankistaren garaipenaren ondorio larri, sakon eta iraunkorrenetako bat erbestea izan zen. 1939ko otsailean, ehunka mila pertsonak Frantziako muga zeharkatu zuten jazarpenetik ihesi. Kontzentrazio esparruak ezagutu zituzten, lehenik Mediterraneoko Argelès-sur-Mer, Saint-Cyprien eta Barcarès hondartzetan; ondoren, beste leku batzuetan, Gurs, Agde, Rivesaltes edo Bram.
Erbesteratu horietako batek Agustí Centellesek, "bizkarrean kargatutako maleta handi batekin, lau mila negatibo baino gehiago neramatzala, nire Leica eta errebelatzeko aparatuak".

 

 

 

Argazkiak:

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.