FIRST LEGO League Nafarroa-ko bolondresen ikastaroa

27/01/2021 | 18:00etan

FIRST LEGO League Nafarroa ekitaldia bolondres guztien laguntzari eta lan handiari esker egin daiteke.Azken hamabi urteetan, Nafarroako 2.500 ikasle baino gehiago STEM (Science, Technology, Engineering, Mathematics) eremuetara hurbildu dira hezkuntza-programa honi esker.

Oraintxe bertan, FLL Navarra erakundea zuzenean harremanetan dago Baluarte Kongresu Jauregiarekin, datorren otsailaren 14an (igandea), Iruñean, egingo den ekitaldian parte hartuko duten pertsona guztien osasuna zaindu eta babesteko. 

Edizio honen eskualde-formatua hibridoa izango da, eta ekitaldia otsailaren 14an egingo da taldeentzat modu presentzialean. Beraz, boluntario gisa izena ematen duzuenok ekitaldira bertaratu beharko duzue. Halaber, ekitaldia streaming bidez publikoarei eskaintzeko ere lanean ari gara.

Izena emateko GALDETEGI hau erabili behar da. Erregistratzen zaretenean, boluntario-rol jakin bat hautatuko duzue, eta, ondoren, erakundearen mezu elektroniko bat jasoko duzue, bakoitzari dagokion prestakuntza-bileraren berri emateko esleitu zaizuen behin betiko rolarekin.
 

Jarraian, boluntarioak prestatzeko bileren datak.

Epaileak FLL Challenge

  • Urtarrilaren 27an, asteazkena, 18:00etan. Online formatua.
  • Otsailaren 13an, larunbata (goizez, ordua zehazteke). Formatu presentziala Baluarten.

FLL Explore Zientzialariak

  • Otsailaren 13an, larunbata (goizez, ordua zehazteke). Formatu presentziala Baluarten.

Arbitroak

  • Urtarrilaren 28an, osteguna, 18:00etan. Formatu presentziala Iruñeko Planetarioan.
  • Otsailaren 13an, larunbata (goizez, ordua zehazteke). Formatu presentziala Baluarten.

Floater-ak

  • Otsailaren 13an, larunbata (goizez, ordua zehazteke). Formatu presentziala Baluarten.
     

Ezagutu ezazu FIRST LEGO League Navarra!

 

FIRST LEGO League Nafarroa-ko bolondresen ikastaroa
Buletina

DATU-BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

  • Arduraduna: Navarra de Infraestructuras de Deporte y Ocio, S.L. (NICDO)
  • Helburua: Interesdunak Iruñeko Planetarioak antolatzen dituen jarduera eta ekitaldiei buruzko informazioa astero jaso dezan behar diren datuak eskatzea.
  • Legitimazioa: Interesatuaren baimena.
  • Hartzaileak: Datuak ez dira beste inoren eskuetara pasako legearen araberako eskaririk jaso ezean, edota horien esleitzea helburua betetzeko beharrezkoa geratzen bada.
  • Eskubideak: Datuak jaso, aldatu edota borratzeko zein informazio gehigarrian agertzen denaren araberako eskubideak dituzu.
  • Informazio gehigarria: Datuen Babeserako informazio gehiago hemen kontsulta dezakezu.