Marte Misioa: Perseveranceren bidaia

Online ekitaldia

Prezioa: 20.00 €

STEM Eskola. 

Ikastaroaren iraupena: 3 hilabete aktibatzen den egunetik aurrera.

La activación se realizará cuando la persona docente realice el registro de la clase. 

****

STEM Eskolaren lehen misioa Marte Misioa: Perseveranceren bidaia da eta Mars2020 Misioan oinarritzen da. Misio horren robot nagusiak Perseverance izena du, uda honetan jaurti zuten eta 2021eko otsailean iritsiko da planeta gorrira. Programazioan lehen urratsak emateko ikastaro honetan, irakasleek euren klaseetan egokitu ahal izango dituzten eta Scratch programazioan oinarritzen diren tutoretza-bideo gidatuak aurkituko dituzte. 

Guztira, 3 orduko bideoikaskuntza eta erronkak modu errazean aurkezten dira, irakasleak programazioko ezagutzarik ez badu ere, prozesuan zehar ikas dezan. Hau posiblea izan dadin ikastaroa STEM Planetaren bi zutabetan banatuta aurkezten ditu atalak. Ezagutu zutabearen baitan Scracth plataformaren azalpena agertzen da, eta jardun zutabearen baitan, Marss2020 misioaren Perseverance robotaren bidaia garatzeko argibideak ematen dira. Bi ataletan erronkak aurkezten dira saiotik saiora banakako moduan jorratzeko, modu honetan erabiltzaileen gaitasunen garapena bilatzen da, ez bakarrik edukiak jasotzea. Era berean, erronka horientzako erantzunak ere agertzen dira, programatzeko modu desberdinak baitaude. Halaber, irakasleek STEM Planetarekin harreman etengabeko izanen dute, foro baten bitartez online tresnaren erabileran sor daitezkeen zalantzak argitzeko baliatuko dena. 

Marte Misioa: Perseveranceren bidaia asteroko saioetan 2-3 hilabetez garatzeko pentsatuta dago. Hala ere, irakasle bakoitzak plataformako materialekin planifikatzen duen antolaketaren araberakoa izango ikastaroaren iraupena. Ikastaroa 8 eta 12 urte bitarteko ikasleentzat bereziki diseinatua dagoen arren, programazioan hasi nahi duten beste hezkuntza maila batzuetako ikasleek ere parte har dezakete. Ikastaro honen bidez, lortutako ezagutzak lantzen jarraitu ahal izango dira bukaera-datatik harago, parte hartzaileek sortu duten kontu propioarekin etxetik programatzen jarraitu dezaketelako. Horrela, askotariko egoeretan erabil dezakete, hala nola ikastetxerako aurkezpenetan, bideojokoak eta ipuinak sortzeko edo problema matematikoak ebazteko.

Eskola-saioa: 

  • Adina: 8-12 años
  • Ikastaroaren iraupena: 3 hilabete
  • Prezioa: 20€ ikasle bakoitzeko

NASA -  Mars2020ren jaurtiketa:

Marte Misioa: Perseveranceren bidaia



Buletina

DATU-BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

  • Arduraduna: Navarra de Infraestructuras de Deporte y Ocio, S.L. (NICDO)
  • Helburua: Interesdunak Iruñeko Planetarioak antolatzen dituen jarduera eta ekitaldiei buruzko informazioa astero jaso dezan behar diren datuak eskatzea.
  • Legitimazioa: Interesatuaren baimena.
  • Hartzaileak: Datuak ez dira beste inoren eskuetara pasako legearen araberako eskaririk jaso ezean, edota horien esleitzea helburua betetzeko beharrezkoa geratzen bada.
  • Eskubideak: Datuak jaso, aldatu edota borratzeko zein informazio gehigarrian agertzen denaren araberako eskubideak dituzu.
  • Informazio gehigarria: Datuen Babeserako informazio gehiago hemen kontsulta dezakezu.