Punto de Vista-Zinema Dokumentaleko Jaialdia

17/03/2021

Sarreren salmenta www.puntodevistafestival.com

DOKBIZIA diziplinarteko topaketa bat da, errealitatearen inguruan lan egiten duten artisten eta hizkuntzen arteko gurutzaketa bultzatu nahi duena. Ibilbide bat proposatzen du hainbat formatutan: proiekzioak, performance-ak...

LUCES RECORREN MI GARGANTA (20’)

Lois Patiño eta Xabier Erkizia

“Eguzkia lehertu egin zen bere betazal itxien atzean.” — Yukio Mishima.

Lois Patiñok eta Xabier Erkiziak elkarrekin dabiltza lanean egun, soinuaren eta irudiaren adierazpen-ahalmenak zinemaren konbentzioez haratago esploratzen dituzten hainbat proiektutan. Planetarioko espazioa esploratu ahal izatea aukera bikaina da muga horiek gainditzeko. Saioan, bi proiektutarako egiten ari diren hainbat proba ikusi ahal izango ditugu. Proiektuak Samsara eta El sembrador de estrellas dira. Lehenak heriotza-zikloaren eta birsortze budistaren ideia lantzen du, eta bigarrenak Tokio gauez ikusteko kontenplaziozko esperientzia eskaintzen du.


THE WORKS AND DAYS: THE BLACK SECTIONS (44')

C.W. Winter

Entzungo duzuena aurki argitaratuko den LP baten aurpegietako bat da; The Works and Days: The Black Sections albumarena, zeina The Works and Days (of Tayoko Shiojiri in the Shiotani Basin) filmetik sortu zen. Filma C.W. Winter eta Anders Edströmen bigarren film luzea da, Japoniako Kyoto prefekturako mendiko herri batean hamalau hilabetez filmatutako zortzi orduko fikzio geografikoa. Albuma, berriz, soinu collage bat da, filmeko produkzio materialetik abiatuta berrargitaratutakoa, eta Tim Berne & Bill Frisell, Tony Conrad, Graham Lambkin, Mary Jane Leach, Alvin Lucier, Phill Niblock, Folke Rabe, Éliane Radigue eta Akio Suzukiren musika laburpenak biltzen ditu.

Punto de Vista-Zinema Dokumentaleko Jaialdia

Nabarmenduak

Sarrerak erosi
NICDO opari txartel berria Galaxiaren Lorategia

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.