Zure lehen bideojokoa programatzen ikasi!

24/04/2021

Prezioa: 30.00 €

Bideo-jokoen bidezko programazioan lehen urratsak emateko tailerra. Bideo-jokoak ikasteko motibazio-iturri izan daitezkeela ikusiko dugu eta doako aplikazioak ezagutuko ditugu eta era berean, horiek gure mugikorretan edo jokatzeko tabletetan deskargatu ahal izango ditugu.

Programazioan hasteko pentsatuta, 8 eta 12 urte bitarteko neska-mutilentzat da jarduera. Tailer honetan Android-tabletak erabiltzen dira, aplikazio desberdinekin. Tailerrak irauten dituen 3 orduetan, hainbat aplikaziorekin jolastuko gara, eta programazioaren bidez gero eta konplexuagoak diren erronkak konponduko ditugu.

Buru-hausgarriak konpontzen dituen robot bat (avatar bat) programatuko dugu, edota zirkuituak ebazten dituen dron bat (avatar bat). Izena ematen duen pertsona bakoitzak prest ditugun joko guztiak probatu ahal izango ditu edo gehien gustatzen zaizkionekin aritu, tailerraren helburua programazio munduan sartzea baita, ongi pasatzen dugun bitartean.

Hartzaileak: 8 eta 12 urte bitarteko neska-mutilak
Eguna: apirilaren 24a, larunbata
Ordutegia: 10:30 – 13:30
Prezioa: 30 €
Materiala: Planetarioan tabletak ditugu tailer hau egiteko. Etxetik gailuren bat ekarri nahi baduzu, erabil dezakegu.
 

COVID-19 segurtasuna:

  • Tailer honetako edukiera txikia da eta maskara derrigorrezkoa da.
  • Parte-hartzaile bakoitzak hamaiketakoa ekar dezake, atsedenaldia egingo dugu Yamaguchi parkean.
Zure lehen bideojokoa programatzen ikasi!

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.