Hormigoizko Mugak

25/05/2021

Nori zuzendua: Publiko guztientzat
Prezioa: Doan

Hormigoizko Mugak izeneko proposamen honen bidez, oro har frankismoak eta bereziki faxismoak erabilitako errepresio-tresna bati heldu nahi zaio: lan behartuari.

Memoriaren Nafarroako Institutuak antolatua, erakusketak bidaia bat proposatzen du Atlantikoko Harresiaren eta Pirinioen Gotortzearen artean. Babeserako bi azpiegitura ikaragarri horiek II. Mundu Gerraren testuinguruan eraiki zituzten, eta ia-ia bat egiten dute Bidasoaren bokalean, 1940an haien sustatzaileak —Adolf Hitler eta Francisco Franco diktadoreak— elkartu ziren lekuan.

Atlantikoko Harresia eta Pirinioen Gotortzea eraikitzeko arrazoi estrategikoen berri ematen digu erakusketak, nola egin ziren azaldu eta egitasmo erraldoi horien benetako protagonistak nabarmentzen ditu, bereziki: miseria gorria eta indarkeria latza jasanda, bi egiturak altxatu zituzten ehunka milaka langileak, gehienak ere nazismoak eta frankismoak errepresaliatuak.

Bizkaiko golkoko hondartzetan erdi lurperatuta edo, mugatik metro gutxira, landaretzak estalita dauden egiturak eta bunkerrak azalera ekarri nahi ditu Hormigoizko mugak erakusketak, iragan traumatiko eta gaitzesgarri haren orbainak direla ulertarazteko.

Erakusketan zabaldutako informazio guztia eskuragarri egongo da pertsona guztientzat ondorengo web orrialdean; bertara QR edo bluetooth bidez sartu ahal izango da.

Hormigoizko Mugak

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.