Parekoen topaketa (Teknozientzia-Elhuyar)

25/02/2022

Ikasleek zientzia eta teknologiako proiektuen inguruko iradokizun eta aholkuak trukatuko dituzte, apirilaren 9an "Teknozientzia Azoka"-n eta ekainean, Bilbon, "Zientzia Azoka"-n aurkezteko

‘Zientzia Azoka’ proiektuan parte hartzen ari diren Nafarroako Bigarren Hezkuntzako hainbat ikastetxetako (Leitzako Amazabal BHI, Iruñeko Biurdana BHI eta Mutiloako C. Luis Amigó) 33 ikasleek, otsailaren 25ean Iruñeko Planetarioko ‘Parekoen topaketa' deialdian hartuko dute parte; topaketaren helburua da, hainbat ikerketa-zentroko ikertzaile gazteek, ikasleekin proiektuak partekatzea.

‘Zientzia Azoka’ proiektua

Elhuyar Fundazioaren ekimen bat da: unibertsitateko atarian dauden ikasleek proiektu zientifiko edo teknologikoak sortzen dituzte ikasturtean zehar, unibertsitateko ikertzaile eta irakasleen aholkuak jasoz. Nafarroako ikasleek apirilaren 9an Teknozientzia azokan eta ekainean Bilbon egingo den azokan aurkeztuko dizkiote publikoari beren lanak.

Zientzia Azokako parte-hartzaileek bi eta lau ikasle arteko talde txikiak osatzen dituzte, eta berek aukeratutako gai baten inguruan egiten dute lan. Bi modalitate daude: ikerketa-proiektua aukeratuz gero, ikasleek berek aukeratutako arazo edo galdera bati irtenbidea edo erantzuna aurkitzeko proiektu bat garatu behar dute. Proiektu teknologikoa aukeratuz gero, berriz, jarritako erronkari erantzungo dion produktu teknologiko bat gauzatu behar dute. Proiektuen aurkezpenak euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez egin daitezke. Ikasleek unibertsitateko ikertzaile profesionalen eta irakasleen laguntza dute proiektuak gauzatzeko, eta aukera dute haiekin bizipenak partekatzeko ere. 

Esperientzia, ez lehia

Elhuyar Fundazioarentzat, ekimen honen antolatzailearentzat, Zientzia Azoka ez da lehiaketa bat, talde-lanean oinarritutako esperientzia aberasgarri bat baizik. Nafarroako bilkuran, beren proiektuak hainbat ikerketa-zentro eta unibertsitateko ikertzaile gazteekin kontrastatuko dituzte ikasleek; ikerketarekiko konpromisoa handitzea da helburua.

Elhuyar Fundazioa 1972an sortu zen, eta EAEn du egoitza. Zientziaren eta teknologiaren dibulgazioaren eta euskararen garapenaren alde jarduten duen irabazi asmorik gabeko erakunde bat da.

Parekoen topaketa (Teknozientzia-Elhuyar)

Nabarmenduak

Sarrerak erosi
NICDO opari txartel berria Galaxiaren Lorategia

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.