V Edizioak Zinema eta Zientzia

18/01/2022

Nori zuzendua: Publiko guztientzat
Prezioa: 4.00 €

‘Zinema eta Zientzia’ zikloaren bosgarren edizioak 50 proiekzio inguru emango ditu zientzialarien aurkezpen eta eztabaidekin

Ildo horretan, zientziaren kulturari ekarpena egin nahi dio programazio “eklektiko” honek. Esate baterako,sariek zientzian duten esanahiaz hausnartzen du El premio (Mark Robson, 1963) filmak, Zinema eta Zientziari urtarrilaren 13an, Artiumen, hasiera emango dion titulua. Pedro Miguel Etxenike fisikaria eta DIPCko presidentea izango da ekitaldiaren aurkezlea. Ondorengo egunetan, zientzialari nafarrak zinemaren klasiko hau zikloaren gainontzeko egoitzetan aurkeztuko du: urtarrilaren 14an Donostian, 15ean Bilbon eta 18an Iruñean. Moby Dick (John Huston, 1956) eta Gorilas en la niebla (Michael Apted, 1988) klasikoek animalien mundua hurbilagotik ezagutzea proposatzen dute. Halaber, honako gai hauen inguruan eztabaidatu ahal izango da: historiaurrea En busca del fuego filmari esker (J. J. Annaud, 1981) eta minbizia Hope pelikulari esker (Maria Sødahl, 2019). Ikarie XB 1 (Jindrich Polák, 1963) eta Contact (Robert Zemeckis, 1997) lanek espazio-ikerketa jorratzen dute; Origen (Christopher Nolan, 2010) eta Deabruaren hazia (Donald Cammell, 1977) filmek, berriz, neurozientziara eta adimen artifizialera hurbilduko gaituzte. Azkenik, Traje zuriko gizona (Alexander Mackendrick, 1951) klasikoa ere proiektatuko da, fisika eta materialen kimika arloak lantzen dituena. Aurkezpenak eta solasaldiak zientzialari entzutetsuek egingo dituzte: Arantza Acha, Juan Ignacio Pérez, Joana Vitorica eta Ana Zubiaga biologoek; Javier Aizpurua, Raúl Angulo, Naiara Barrado-Izagirre, Silvia Bonoli, Aitzol García, Aran García-Lekue, Marcos Pellejero eta Santiago Pérez-Hoyos fisikariek; Fernando Cossio, Xabier López eta Jon Mattin Matxain kimikariek; Olatz Arbelaitz eta Elena Lazkano informatikari eta adimen artifizialean adituek; María A. Blasco bióloga molekularrak; María José Iriarte arkeologoak; Karmele Llano albaitariak; Sara Manzano biokimikariak; María MartiónTorres medikuak eta paleoantropologoak, eta Valentina Rodríguez kazetari zientifikoak.

Sarrerak Tabakalerako, Artium eta Arte Ederretako museoetako eta Le Sélect eta GolemBaiona zinemetako webguneetan eta leihatiletan erosi ahal izango dira. Txartel bakoitzaren prezioa 3,50 eta 4 euro artekoa izango da (deskonturik gabe)

IRUÑEA-PAMPLONA CINES GOLEM BAIONA

 
EL PREMIO -The Prize- (Mark Robson,1963) 2022/01/18   19:00H (Ingelesa)  Azpitituluak (Gaztelania). Aurkezpena; Pedro Miguel Etxenike.
 
MOBY DICK -Moby Dick- (John Huston, 1956) 2022/02/01  19:00H (Ingelesa)  Azpitituluak (Euskara)  Aurkezpena; Juan Ignacio Pérez Iglesias.
 
HOPE -Håp- (Maria Sødahl, 2019) 2022/02/08   19:00H  (Norvegiera)    Azpitituluak (Gaztelania)  Aurkezpena Sara Manzano Figueroa.
 
GORILAS EN LA NIEBLA -Gorillas in the Mist- (Michael Apted, 1988)  2022/02/15   19:00H  (Ingelesa)   Azpitituluak  (Gaztelania)   Aurkezpena; Arantza Acha.
 
DEABRUAREN HAZIA -Demon Seed- (Donald Cammell, 1977) 2022/02/22   19:00H (Ingelesa)   Azpitituluak (Euskara)    Aurkezpena; Elena Lazkano.
 
TRAJE ZURIKO GIZONA -The Man in the White Suit- (Alexander Mackendrick, 1951) 2022/03/01   19:00H (Ingelesa)   Azpitituluak (Euskara)  Aurkezpena; Jon Mattin Matxain.
 
IKARIE XB 1 -Ikarie XB 1- (Jindrich Polák, 1963) 2022/03/08   19:00H (Txekiera)  Azpitituluak (Gaztelania)  Aurkezpena; Fernando Cossío.
 
ORIGEN -Inception- (Christopher Nolan, 2010) 2022/03/15   19:00H (Ingelesa)  Azpitituluak (Gaztelania) Aurkezpena;  Aitzol García Etxarri.
 
CONTACT -Contact- (Robert Zemeckis, 1997) 2022/03/22   19:00h (Ingelesa)  Azpitituluak (Gaztelania) Aurkezpena; Marcos Pellejero Ibañez.
 
EN BUSCA DEL FUEGO -La guerre du feu- (Jean-Jacques Annaud, 1981) 2022/03/29   19:00H  (Elkarrizketarik gabe)  Aurkezpena;  María José Iriarte.

 

Zinema eta zientzia (2022)

https://filmoteka.eus/eu/programazioa

Zikloaren programa betea:

https://filmoteka.eus/media/uploads/ciclos/programa_zzientzia_2022.pdf

V Edizioak Zinema eta Zientzia

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.