Eskualdeko fase honetan Nafarroako eta EAEko taldeek hartuko dute parte. Europako Espazio Agentziak (ESAk) lehiaketa hau Europako herrialde guztietan bultzatzen du eta azken helmuga, Europako CanSat torneoa izanen da.
CanSat proiektua bigarren hezkuntako ikasleei zuzenduta dago eta bere baitan, teknologia, fisika eta programazioa bezalako gai kurrikularrak hartzen ditu.Nafarroa eta EAEko neska-mutilez osatutako taldeek euren proiektuak Nafarroako Ziruitoan (Los Arcosen) aireratu eta aurkeztuko dituzte, 2022ko martxoaren 27an.
Jendearentzat sarrera librea izanen da.
Ohar garrantzitsua: Ordu aldaketa egongo da (02:00etan 03:00ak izango dira)
Deskargatu programa pdf formatuan.
