Belar hostoak Errezitaldi Musikatua

15/12/2022

‘Belar hostoak’

•    Wal Withmanen poesia eta Txomin Artolaren musika
•    Errezitatzea: Amaia Lasa, eta Urbil Artola, Dani Venegas, Andoni Etxebeste, Antxon Sarasua eta Jon Gurrutxagaren kontzertua 

Amaia Lasak euskaratutako Walt Withmanen poesia eta Urbil Artolak zuzendutako kontzertu bat uztartuko dituen proposamena izanen dugu. Azken honek, Dani Venegas, Andoni Etxebeste, Antxon Sarasua eta Jon Gurrutxagarekin batera, Walt Withmanen lanean oinarritutako, eta bere aitak, Txomin Artolak, 1978an grabatutako 'Belar hostoak' disko osoa berrikusiko dute.
Txomin Artolak Leaves of Grass (Belar hostoak) liburuko zenbait poema bildu, euskarara itzuli, musika

jarri eta disko batean argitaratu zituen. Orain Urbilek, bere semeak, Withmanen unibertsoan murgildu eta aitak grabatutako diskoa ardatz hartuta, hura berrikusi eta estilo berriagoetara egokitu du. Amaia Lasak (Getaria, 1948), Withmanen poesiak errezitatzen parte hartuko du ekitaldian. Lasa 17 urte zituela hasi zen poesia idazten. Poesia ugari ditu idatziak eta 2001ean, Susak ‘XX mendeko poesia kaierak’ antologia poetikoen bilduman liburuki bat eskaini zion. Gainera, artikulu kultural eta feminista ugari argitaratu ditu.

Sarrera doan eserlekuak bete arte

Belar hostoak Errezitaldi Musikatua

Nabarmenduak

Sarrerak erosi
NICDO opari txartel berria Galaxiaren Lorategia

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.