'Zapaldu seguru aro digitalean'

15/09/2023

'Abentura Digitala' programaren testuinguruan, NASERTIC sozietate publikoak, Eraldaketa Digitaleko Zuzendaritza Nagusiaren enkarguz, 'Zapaldu seguru aro digitalean' jardunaldiak antolatu ditu, irailaren 15etik 16ra bitartean Iruñeko Planetarioan

Aro digital berria erritmo bizian ezartzen ari da. Errealitate berriaz jabetu behar gara eta ondo ezagutu behar ditugu bertan lasai eta arriskurik gabe bizitzeko eskura ditugun tresna zein baliabideak.

Horretarako, NASERTICek hainbat tailer antolatu ditu, pil-pilean dauden gaiak eta interes berezikoak direnak lantzeko:

Sexua eta indarkeria Interneten. Eduki sexualekiko esposizio goiztiarra, jokabide arriskutsuak, biralizazioaren arriskuak eta beste hainbat eduki landuko dituzu.

Ni kontrolatzen eta zelatatzen ari zarete? Ziberjazarpenean, sare sozialen bidezko kontrolean, nortasunaren babesean edo erabiltzaileen eskura dauden salaketa-kanaletan sakonduko duzu.

Egia ala gezurra da? Albiste faltsuak, buloen ezaugarriak edo desinformazioaren aurkako jardunbide egokiak nola identifikatzen diren ikasiko duzu.

Zer arrisku ditu online jokoak? Off/online jokoaren negozioa zer den, jokoa arazo gisa identifikatzeko alarma-seinaleak zeintzuk diren edo joko-nahasmenduaren tratamendua nolakoa den ezagutuko duzu.

Lau tailerrak gai honetan onenak diren aditu nafarrek eskainiko dituzte. Edukia sakonki ezagutzeko, bota iezaiozu begirada bat programari eta gehiago jakin nahi izatekotan, doan eman dezakezu izena galdetegi hau betez. Ez izan zalantzarik, pasa zaitez Iruñeko Planetariotik irailaren 15 eta 16an!

Plazak mugatuak dira, ez galdu denborarik eta anima zaitez bertaratzera!

'Zapaldu seguru aro digitalean'

Nabarmenduak

Sarrerak erosi
NICDO opari txartel berria Galaxiaren Lorategia

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.