Monitorizazio Atariari buruzko Tailerra, OPEN DAYS 2023

19/10/2023

Sarbide librea, aldez aurretik online izena emanda.

Nafarroako Gobernuak NASUVINSA sozietate publikoak emango duen Monitorizazio Atariari buruzko tailerra antolatu du, LIFE-IP NAdapta-CCren OPEN DAYS 2023 jardunaldiak direla eta.

OPEN DAYS programaren helburua da LIFE-IP NAdapta-CC proiektuaren esparruan Nafarroan klima-aldaketara egokitzeko garatzen diren neurriei buruzko informazioa ematea. Oraingo honetan, klima-aldaketak Nafarroan dituen ondorioak monitorizatzeko ataria erakusteko tailer praktikoa da, Europako proiektu integratuaren C1.1 ekintzaren esparruan garatua.

Adibide praktikoen bidez, atariko atalak, bertan nabigatzeko modua, inpaktu-kateak, adierazleak, emaitzen bilaketa, informazioaren kontsulta, metadatuetarako sarbidea, datuen deskarga eta abar erakutsiko dira.

Tailerrean parte hartzen duten pertsonak ordenagailuarekin, tabletarekin edo mugikorrarekin joatea gomendatzen da, modu aktiboan parte hartu ahal izateko.

Monitorizazio Atariari buruzko Tailerra, OPEN DAYS 2023

Nabarmenduak

Sarrerak erosi
NICDO opari txartel berria Galaxiaren Lorategia

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.