Doako sarrera online gonbidapena jaso ondoren.
Juan José Eslava konpositorearen proiektu artistikoaren aurkezpena kontzertuan. Proiektu hau "Topaketen Memoria Artistikoa" deialdian hautatutako bostetako bat izan zen. Deialdi hau Encuentros de Pamplona 72-22 / Iruñeko 72-22 Topaketetako jardueren esparruan egin zen artistei Topaketetako elkarrizketetan, hitzaldietan eta jardueretan garatutako ideia eta gaietan oinarritutako lan artistiko berriak sortzeko aukera emateko helburuarekin.
Tanta i intzi tanta instalazio performatibo moduan aurkezten da. Ur-tantakako sistema batek, 13 audio-kanaleko gailu elektroakustiko batek eta bideo-proiekzio batek osatzen dute. Performance-a irrintzilari batek eta hirukote instrumental batek (oboea, klarinetea eta saxofoia) interpretatzen dute, ur-tanten zein irrintziaren isla, zentzumenak biderkatzen dituztenak musika-lanaren zein koreografikoaren bidez.
Ur tanta bakoitza, betea, une segida batean erortzen da proiektaturik. Bere unitate islatzaile eta iheskorrean bere bidearen memoria kondentsatzen du. Zizelkatu gabeko diamantea, irrintzia espaziora zabaltzen da.
Proportzio bakar eta sekretuetako sekuentzietan ageri dira biak, lotura sakonen espazio durunditsu eta bizigarri bat azaleratuz: denboraren gorputza.
Iruñeko Topaketen informazio gehiago.
