"Munduari bira eman zion ontzia" liburuaren aurkezpena

21/02/2024

Sarrera librea izanen da hurbildu nahi duen ororentzat.

Karrikirik, Pamiela argitaletxearekin batera, Joseba Sarrionandiak idatzitako Munduari bira eman zion ontzia liburuko ilustrazioekin erakusketa ere antolatu du. Erakusketa abiatzeko, Planetarioan bertan, Joseba Sarrionandiak, Oihane Garmendiak eta Mirentxu Oteizak liburuaren inguruko solasaldian hartzen dute parte.

Munduari bira eman zion ontzia liburuaz

«Benetako historia bat» kontatzeko eskatu dio neskato batek bere amonari, benetako historia bat behingoz, ipuin umekoiak kontatzen dizkiolako beti amonak, Historia irakaslea izan arren.

XVI. mendean munduari emandako lehenengo bira –Magallaesen eta Elkanoren itsasaldi entzutetsua– esplikatzen hasirik, neskatoaren galderek eta bainek aterako dute historia bere ildotik eta bihurtuko dute, antzinako itsas bidaia baten kronika izan zitekeena, benetako beste historia asko azaltzeko aitzakia eta bizi garen planeta arraro honi buruzko gogoeta-dialogoa.

Elkarrizketak, ez umorerik gabe, gai guztietarako giltzak eskainiko ditu: botere harremanak, gorbatak, truke ekonomiko desorekatua, kultur bestelakotasuna, botoi baten prezioa, arrazismoa, kosmosaren misterioa, memoria historikoa, lurraren propietatea, eskorbutoa, matxismoa, harrikoa egitearen garrantzia, globalizazioa…

Joseba Sarrionandiaren testua geu denon bizimoduaren baldintza historiko eta sozioekonomikoei buruzko kontakizuna da. Aresen irudiek bikainki osatzen dute hamaika urtetik ehun eta hamaika urtera arteko irakurleek goza dezaketen liburu hau.

Nabarmenduak

Sarrerak erosi
NICDO opari txartel berria Galaxiaren Lorategia

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.