Munduari bira eman zion ontzia

21/02/2024

Sarrera librea. Ordutegia kontsultatu.

Karrikirik, Pamiela argitaletxearekin batera, Joseba Sarrionandiak idatzitako Munduari bira eman zion ontzia liburuko ilustrazioekin erakusketa antolatu du, Iruñeko Planetarioan otsailaren 21etik martxoaren 5era bitarte.

Goizetan bisita gidatuak izanen dira, Iruñerriko eskola, ikastola eta institutu desberdinetatik hurbilduko dira, guztira 350 gazte. Euskaltegietako taldeak ere bertaratuko dira.

Planetarioaren ordutegian erakusketa bisitatzeko aukera izanen da. Ares ilustratzailearen irudiz osaturiko erakusketa ederra, libururako egindako ilustrazioak pasarteekin batera aurkeztuko dira, liburuan presente dauden gaiekin, bidaiatzeko aukera eskainiz.

Erakusketa abiatzeko egunean, otsailaren 21ean, 19etan, Planetarioan bertan, Joseba Sarrionandiak, Oihane Garmendiak eta Mirentxu Oteizak liburuaren inguruko solasaldian hartu dute parte. Sarrera librea izanen da hurbildu nahi duen ororentzat.

Munduari bira eman zion ontzia

Nabarmenduak

Sarrerak erosi
NICDO opari txartel berria Galaxiaren Lorategia

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.