Nafarroako Bideojokoen eta Sorkuntza Digitalaren 4. Jardunaldiak

08/11/2024

Sarrera doakoa da, baina aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da. Hurrengo egunetan irekiko da izen-emateko epea. Jardunaldiak profesionalei, ikasleei eta publiko orokorrari irekita daude.

Nafarroako Bideojokoen eta Sorkuntza Digitalaren 4. Jardunaldiak Iruñeko Planetarioan ospatuko dira azaroaren 8an eta 9an. Ekitaldi honek bideojokoen inguruan mugitzen den komunitatea biltzen du, arreta bere dimentsio kultural eta artistikoan jarrita. Gainera, aukera paregabea izango da adituen eskutik sektore audiovisualaren tokiko eta nazio mailako joera eta proiektu berritzaileenak ezagutzeko.
Jardunaldiek erakusketa gune bat ere izango dute, showcase bat, non bai Nafarroako eta bai estatuko hainbat estudiok beren proposamen sortzaileak aurkeztuko dituzten.
Ekitaldi nagusiaren aurretik, Game Jam bat antolatuko da, parte-hartzaileek gai espezifiko batean oinarritutako bideojoko bat sortuko dutelarik. Proiektu irabazlea azaroaren 8 eta 9ko jardunaldietan iragarriko da.
Jarraitu gaitzazu egitarauraren xehetasunak ez galtzeko!

Ekitaldi hau Kultura Zuzendaritza Nagusiak – Vianako Printzea Erakundeak bultzatutako ekimena da, eta NICDOk (Navarra Impulsa Cultura Deporte y Ocio), IndieDevDay-rekin lankidetzan, antolatua.

Informazio gehiagorako, harremanetan jar zaitezke: videojuegos@nicdo.es

EGITARAU OSOA

Nafarroako Bideojokoen eta Sorkuntza Digitalaren 4. Jardunaldiak

Nabarmenduak

Sarrerak erosi
IZARREN BIDEA NICDO opari txartel berria Galaxiaren Lorategia

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.