Iruñeko Planetarioko aretoak ekitaldi desberdinetarako aloka daitezke. Edukiera eta hornikuntza desberdinak dituzten gelak dira, jende kopuru handiak zein txikiak hartzeko prestatuta daudenak.
Tornamira Aretoa. Planetarioa.
20 metroko diametroa duen gela hau Europako planetario gelen artean handienetakoa da.
Gelaren erdian izar-proiektorea dago, zeru izarratua errealismo biziaz erakusteko prestatuta dagoen robota da. Areto honen edukiera 200 pertsonentzat prestatuta dago.
Ekipamendua:
20 metroko diametroa duen pantaila hemisferikoa
5.500 Lumens 4 proiektore
Atrila eta atril-mikrofonoa
Mikrofono eskulibrea
Laguntza teknikoa
Neurrira egokitu daitekeen Bideo Fulldome Proiekzioa
Izarren proiekzioa
Agertokia
Areto honetan jardunaldi bereziak egin daitezke, hala nola, aurkezpen komertzialak, ospakizunak (urteurrenak, urtebetetzeak...), biltzarrak, kontzertuak, antzerkiak...
+info (gaztelaniaz): Tornamira, el planetario y el repertorio de los tiempos
Ibn Ezra Hitzaldi Aretoa
Auditorio honetan 230 eserleku daude. Ikus-entzunekoak proiektatzeko sistemaz gain, antzezpen eta emanaldi txikiendako agertokia badu ere.
Ekipamendua:
3.06X4.09 Pantaila
4.300 LUMENS Proiektorea
Atrila eta atril-mikrofonoa
Mahaiburuentzako mikrofonoa
Laguntza Teknikoa
Agertokia
+info (gaztelaniaz): La Luna y el Sabio Ibn'Ezra
Martin de Rada Teknologia-gela.
Espazio honek 200 metro karratu ditu. Erabilera anitzeko gela izanik, tailerrentzako ordenagailuak, proiekzio-sistema, arbelak... ditu.
+info (gaztelaniaz): Martín de Rada: Un navarro que acercó China y el aula de los talleres
Erakusgela
Planetarioko harrera erakusgela gisa erabil daiteke, baita beste geletan gauzatzen ari diren ekitaldien errefortzu moduan ere. Adibidez, biltzar batera doazenen hamaiketakoa zerbitzatzeko gela gisa aprobetxatu daiteke. Eraikineko erdialdean kokatzen denez, ekintza desberdinak burutzeko toki aproposa da.
Beste areto batzuk.
Liburutegiaren ondoan mintegi, ikastaro, tailer edo bilerentzako gela txikiagoak ditugu. Liburutegia bera gaur egun prentsa-areto moduan erabiltzen da.