Urte bat bete da Iñaki Ochoa Olza BHIko ikasleek galaxiako lorategian lehendabiziko landaketa burutu zutenetik: Hibiscus syriacus zuhaixka bat kokatu zuten Iruñeko alkate den Joseba Asironen laguntzarekin. Egun hotz eta eguzkitsua izan zen 2017ko urtarrilaren 17ko asteartea.
Egun horretatik aitzin aunitz dira gure lorategian zuhaixka bat babestuz lorezain kosmikoak bihurtu direnak. Batzuk modu presentzialean parte hartu izan dute, planetariora etorriz, hitzaldia entzunez eta lorategian paseotxoa egin ondoren euren landarearen ondoan argazkia ateraz. Beste batzuk ordea, babesletza ordezkatua hautatu dute egin dute, planetarioko kide edota Iruñeko lorategi zerbitzuko langileen eskuetan utziz argazkia ateratzeko ardura.
Baina zuhaixken babesletzak ez du etenik eta landaketaren lehenbiziko urteurrena ospatuko dugu lorezain kosmikoak bihurtu nahi duten taldeentzako izen-emateak berriz ere martxan jarriz.
Halaber, lorategia inspirazio iturria ere izaten ari da eta Inaxio izeneko lorezaina protagonista izanen duen pelikula bat prestatzen ari gara. Hemen trailerra utzen dizuegu.
Karmele (@mirenkarmele11)
Galaxiaren Lorategia (@pamplonetario.org)