NASAk Martera bidaliko duen hurrengo misioaren izena InSight da eta astro gorriaren sakonean lana eginen du planeta harkaitztsuen gainean dugun ezagutzan aurrerapausuak emateko. Horrek ere, Lurra hobeki ulertzea ekarriko du. Misioak zenbait zientzia-tresna eramanen ditu milaka eta milaka pertsonaren izenez lagundurik.
2015ean ia 827.000 pertsonek izena eman zuten espaziuntzian bidaliko den siliziozko mikrotxip batean sartzeko. Orain, NASAk bigarren mikrotxip bat gaineratzea erabaki du publikoari berriz ere aukera emanez euren (gure) izenak Marteraino bidaiatzeko. Bidaiatzeko txartelak esteka honetan eskatu ahalko dira datorren azaroaren 1era bitartean.
InSight misioa Kaliforniako Vandenberg Air Force Basetik jaurtiko da 2018ko maiatzean.
Intesekoa izan daiteke:
TECNOCIENCIA PROIEKTUA - IRUÑEKO PLANETARIOAN. Eman izena urriaren 19ko tailerrean esteka honetan.
Gainera, gure zientzia eta teknologia tailerren eskaintza agendan aurkituko duzue.
Karmele (@mirenkarmele11)
Izar-eskola (@pamplonetario)