Anima zaitez First Lego League-ko bolondres taldean parte hartzera!

Joan den urteko momentu bat
Joan den urteko momentu bat
2019/01/16

Ekitaldia otsailaren 17an ospatuko da Baluarten eta aurrez, prestaketa saioak eginen dira Iruñeko Planetarioan. Anima zaitez! Lotura honetan First Lego League Nafarroa zer den ikusiko duzu. Jarduera honek laguntasunezko lehiaketa bultzatzen du eta horretan, bidean egindako ikasketa eta deskubrimentuak irabazitakoa bera gailentzen du. 

FIRST LEGO League Navarra ez litzateke posible izanen bolondresen laguntzarik gabe. Azken 10 urteetan 2000 ikasle baino gehiago hurbildu da STEM  (Science, Technology, Engineering, Mathematics) ikasketetara programa honen bitartez. Talde bakoitza laguntzen duen pertsona, epaileak, arbitroak, floater edo laguntzaile lanetan aritu direnek euren jakintza eman egin dute esperientzia hau gerta dadin, kolaborazio eta auzolanean. Lerro hauetatik urte hauetan lan hau egiten aritu diren pertsonei gure eskerrik beroenak helarazi nahi dizkiegu. 

Aurten FLL Navarra berrikuntza fase batean sartzen eta STEM Planeta izeneko hezkuntza-programaren baitan aurkezten da, Nafarroako Gobernua eta NICDO zientzia-bokazioen sustapenerako. Aurten ere jarduera desberdinetan aritukio diren bolondresak behar ditugu: 

  • Arbitroak: Roboten Jokoa ikuskatuko dute. 
  • Floaterrak: taldeen laguntzaileak (izena eman duten taldeentzako zuzendutako papera): torneoan zehar taldea lagunduko duen pertsona da eta proba-tokiak eta ordutegia betetzeaz arduratuko da. 
  • Sarrera, ibilbide, segurtasun eta informaziorako floaterrak: lekuak kontrolatzen dituzte, sarrera-irteerak, pertsonen joan-etorria torneoan zehar eta talde zein bisitariei informazioa emateko ardura izanen dute. 
  • Epaileak: taldeen lana baloratzen dute aurkezpen aretoetan. Zientzia proiektuaren aurkezpena, robotaren diseinua eta baloreak gainbegiratuk dituzte. Era berean, junior taldeen gaineko ezagutza izanen duten zientzialari taldea egonen da. 
  • Besteak: badaude FLL posible egiten duten beste hainbat rol tekniko, materialak, komunikazioreko eginbeharrak edo pertsona/taldeak laguntzeko beharko direnak. 

Bolondresak torneoaren egunean parte hartuko dute eta aldez aurretik gutxienez formazio-bilera bat jasoko dute erronka eta rolak ongi ezagutzeko. Hezkuntza-proiektu honetan interesa izanez gero bete ezazu jarraian heldu den galdetegia eta zurekin harremanetan paratuko gara informazio gehiago emateko. 

Izena eman

 

 

Zerrendara itzuli

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.