Ekainaren 26an asteazkenean, 2019ko fisiologia begetaleko kongresuan egon ginen, Baluarte Jauregian.
Ekainaren 21an gure azkeneko klasea izan genuen Iruñako Planetarioan, beraz, gure lana laborategian hasteko prest gaude. Arratsaldean zehar ISSari (nazioarteko espazio estazioari) buruzko bitxikeria batzuk eta haren funtzionamendua ikasi genituen.
Beste ostiralak ez bezala, gaurko bileraren gai nagusia ez da espazioa izan, biologia baizik.
Larunbatean Tecnociencia Azokan egon ginen Iruñeko Planetarioan, bertan 5 minutuko hitzaldi zientifiko asko entzun izan ahal genituen.
Gaur ere, Iruñeko Planetarioan bildu gara, eta iGEM 2019 txapelketako web orrian sartuta, lehiaketa honi buruzko informazio baliagarria ikasi dugu. Txapelketako partaideak bezala onartu gaituztela egiaztatu dugu, baina udan zehar taldeko informazio atala bete beharko dugu web orriaren barruan.
Proiektu on bat ez da ezer bilera on bat egin gabe, beraz, pelikuletan bezala, larruzko aulki dotore batzuetan eseri gara, zurezko mahai handi baten inguruan, eta bilera hasi dugu, lan egiteko gogo handiarekin.