NavarraBG: Lehen kontaktua laborategian

NavarraBG: Lehen kontaktua laborategian
2019/07/04

Aste honetan gure proiektuaren bigarren fasearekin hasi gara. Mutiloan dagoen agrobioteknologia laborategira lekualdatu gara, CSIC-a lan egiten duen lekua.

Lehenengo egunean instalazioak bisitatu, erabiliko dugun materialari buruz gehiago ikasi eta gure proiektuari forma eman genion, Bostoneko epaileak aho bete hortz uzteko.

Asteartean laborategiko lehen lanak egin genituen, haziak esterilizatzeko egin behar den prozesua erakutsi ziguten eta nola landatu behar diren kanpoaldeko kontaminaziorik ez izateko. Horretarako kontu handiz lan egin behar da kabina espezializatu batean eta erabili behar diren tresna guztiak desinfektatzea ezinbestekoa da. Edozein despiste txikik onddoak sor ditzake gure landareen inguruan.

xIHdEzVuUqelicHpHTzVkBYD6rUdFEjjXVjCQyHs
 

Beste egunetan iGEM txapelketak eskatzen dituen atal guztiak aurreratu ditugu: poster zietifikoa, banner bat, web orria (wikia), kamisten diseinua… Gainera, bidai batzuk planeatu genituen, Europa osoko beste iGEM taldeak ezagutzeko, baina oraindik ez dakigu posibleak izango diren.


NavarraBG: Our first contact with the lab

This week we started with the second phase of the project. We moved to the agrobiotechnology laboratory in Mutilva, where CSIC works.
The first day, we visited the facilities, learnt about the material we will use and gave shape to our project in order to surprise the judges in Boston.

On Monday we started our first work in the lab and our primary PI showed us how to sterilize seeds and how to plant them so that they don’t have any external contamination. We have to be work in special cabinets and disinfect the tools we are going to use. Any little mistake can create fungus around the plants, so it’s important to be careful.
The rest of the week we advanced the work that iGEM competition asks to participate in it: a scientific poster, a banner, a web page (the wiki), our team shirt drawing… Besides, we planed possible some voyages that we may do in order to meet different iGEM teams from Europe.


Blog honen idazleak NavarraBG-ko neska-mutilak dira: Julen Casulleras Álava, Arantza Arrizurieta Barreto, Saioa Ganuza Garcia de Albeniz, David Ferrer Ferrández, Julen Herrero Álvarez, Amaia García López, Maite Losarcos Santamaria y Aitor Perez Ciriza. Jarrai iezaguzu twitter eta instagram sare sozialetan! @NavarraBG_STEM @igem_biogalaxy

Zerrendara itzuli

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.