NavarraBG: Denborarik gabe gelditu gara

NavarraBG: Denborarik gabe gelditu gara
2019/08/23

Pasaden astean festa izan genuen eta atseden bat hartu genuen aste honetan berriro energiarekin hasteko. Hau oso ongi etorri zaigu, izan ere, aste hau proiektu honetan hasi ginenetik izan dugun aste estresagarriena izan da.

Bi aste barru gure klaseekin hasten garela eta oraindik egiteko lan asko daukagula konturatu ginen, horregatik, lana egiteko pertsonetan antolatu gara. Taldekide bakoitza atal baten koordinatzailea da eta atal hori esandako egunerako prestatzeaz arduratzen da.

CCP1DUDrtOcYcVc033gSFDPBX1MEvM2x9Ui9FnUU

Laborategian egin beharreko lana pilatu zaigu eta arratsaldetan gelditu behar izan gara. Aste honetan zehar amaierako plasmidoa E. coli bakterioetatik atera dugu eta elektroforesi baten bitartez ongi dagoela frogatu dugu.

oGiinSi_rRIKhIsOS51-0Yl1B83fSK32w9NUPoA6

Marten grabitatea lurrean baino 2,6 aldiz baxuagoa da, horregatik, gure landareak grabitatearen aurrean sentikorragoak izatea oso garrantzitsua da. Hau frogatzeko grabitropismo izeneko esperimentua egin dugu. Horretarako, SEX 1 gena duten landareak WT landareekin batera (eraldatu gabeko landareak) plaka batean jartzen ditugu. Egun batzuk pasa ostean plakari bira eman diogu eta zein landarearen sustraiak azkarrago buelta ematen duen ikustera itxaron dugu. Azkenean, SEX 1 landareak izan dira lehenago buelta eman dutenak, horregatik, grabitatearen aurrean sentikorragoak direla ondorioztatu dugu.

J0RaJ6wmCGyiSABtyIQAUaMLd7DCa-q8QjTeAVvT

Almidoiaren erauzketa errepikatu dugu eta, segurtasun neurri guztiak kontuan hartuz, berriro hainbeste gustatzen zaigun nitrogeno likidoa erabili dugu. Almidoieko GFP (proteina modeloa) kantitatea kuantifikatu dugu espazioan beharreko edozein proteina sintetizatzeko helburuarekin.

w4wNfXQLv8NV03XCiKeThA4cP8xTDoBBkybGM6uF   TjBmvvXE89ZY_PkC_9wfK5Wp8aBOxIT4iCRVBgdr

Gure proiektuaren logoa bakteria fluoreszenteekin marraztu dugu, emaitza ikusi nahi baduzue gure Insagrameko kontuan jarrai diezagukezue, kontua @igem_biogalaxy deitzen da eta egun batzuk barru gure emaitza igoko dugu zuek ikusi ahal izateko.

7TclcrPOWq21l0rp2X17v5FBHB_Ri4y1kVzHtfrT


NavarraBG: We don't have time

Past week we had holidays so he could disconnect to start this week with more energy, which has been very helpful this week because it has been the most stressful week since we started in the project. We realized that in two weeks we start the classes and we still had a lot of things to do so reorganized the team: each person was assigned coordinator of a different section to be in charge of the deadlines of his work. 

Work in the laboratory has accumulated and we had to stay in the laboratory at afternoons too. We extracted our final plasmid of E.coli bacterias and we did the electroforesis to verify if it was well done, luckily we had good results.

If we want to plant in Mars, it’s very important that the plants be sensitive to the gravity, considering that the gravity in Mars is 2,6 times lower than on Earth. That’s why we did gravitropism experiment. For do it, we put normal plants and plants with SEX 1 gen in a petri dish. Then, we spined the dish and we saw which one moved earlier the roots towards the floor. At the end, SEX 1 plants were the first ones so we have reached the conclusion that SEX 1 plants are more sensitive to the gravity than the normal ones.

We also did the starch extraction another time, in which we used the liquid nitrogen, that we love, but always using the necessary security measures. After that, we quantify the quantity of starch, a model protein, with the objective of synthesize any necessary protein in the space.

We drew the logo of our project with fluorescent bacterias. If you want to see the result, you can follow us on instagram @igem_biogalaxy, we’ll upload the result in some days.


Blog honen idazleak NavarraBG-ko neska-mutilak dira: Julen Casulleras Álava, Arantza Arrizurieta Barreto, Saioa Ganuza Garcia de Albeniz, David Ferrer Ferrández, Julen Herrero Álvarez, Amaia García López, Maite Losarcos Santamaria y Aitor Perez Ciriza. Jarrai iezaguzu twitter eta instagram sare sozialetan! @NavarraBG_STEM @igem_biogalaxy

Zerrendara itzuli

Buletina

DATU-BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

  • Arduraduna: Navarra de Infraestructuras de Deporte y Ocio, S.L. (NICDO)
  • Helburua: Interesdunak Iruñeko Planetarioak antolatzen dituen jarduera eta ekitaldiei buruzko informazioa astero jaso dezan behar diren datuak eskatzea.
  • Legitimazioa: Interesatuaren baimena.
  • Hartzaileak: Datuak ez dira beste inoren eskuetara pasako legearen araberako eskaririk jaso ezean, edota horien esleitzea helburua betetzeko beharrezkoa geratzen bada.
  • Eskubideak: Datuak jaso, aldatu edota borratzeko zein informazio gehigarrian agertzen denaren araberako eskubideak dituzu.
  • Informazio gehigarria: Datuen Babeserako informazio gehiago hemen kontsulta dezakezu.