NavarraBG: Zatoz Martera gurekin!

NavarraBG: Zatoz Martera gurekin!
2019/08/31

Larunbatean, abuztuak 31, egun osoa Iruñeako Planetarioan pasa genuen, izan ere, goizean oso bisita berezia izan genuen eta arratsaldean iGEM lehiaketarako human practices garrantzitsu bat egin genuen.

 

vpH7MfpiuB5a0Qw4M5HprCaiJuHMIjY7Zzm-j3B2

Goizean Laikasat taldearekin elkartu ginen, lata baten tamainako satelite bat 1000 metroko altitudera bota zuen  Nafarroako gaztez osatutako taldea. Hortaz gain, Iñaki Ordoñez, NASArentzat lan egiten duen astrofisikoa, ezagutzeko aukera izan genuen, zertan lana egiten duen kontatu zigun eta gure proiektuan laguntzeko hainbat kontseilu eman zizkigun. Gero, Maitane Alonsok bere proiektuari buruz hitz egin zigun, gure adinarekin elikagaiak modu erraz eta eraginkor batean mantentzeko makina bat sortu du eta hainbat sari nazional eta internazional jaso ditu. Hari esker garrantzitsuena jarrera dela erakutsi digu, izan ere, bera bakarrik egonda oso urrun iristea lortu du. Gainera, MITak asteroide bati bere izena jarriko dio.

WEwuOm302wzXE8aKUd8pwPkva_L_3BVVv7SVI6wY

BE6tRTtTdotF6jS_V54B3f5doUc2YMx194f8I-nq

Arratsaldean iGEM lehiaketak eskatzen duen ekitaldi bat egin genuen human practices deiturikoa, ekitaldi hauen bidez gure proiektua ezagutarazi behar dugu. Larunbat hontan planetarioan stand bat jarri genuen gure proiektua jendeari kontatzeko. Gainera, NASAk egindako Mars2020 ekimena baliatu genuen jendea proiektura hurbiltzeko. Ekimen honetan NASAk rober bat bidaliko du Martera jendearen izenekin. Arratsaldean 40 izen baino gehiago jaso genituen eta pertsona horiek gure proiekturako proposamenak ere idatzi zizkiguten. Laikasat taldeari esker izen horiek guztiak haien zuzirian sartuko ditugu Nafarroako atmosferan kilometro bateko altuerara botatzeko.

D846e9Ryd-pfS7ltgn6QlSsnlfY1pbrf1Mj1FGQT

Zure izena Martera bidali nahi baduzu esteka honetan sartu eta zure datuak bete behar dituzu. Ondoren, zure ticketa navarraBG2@planetastem.com korreora bidali eta guk Nafarroako zerura bidaliko dugu zure izena.

ItuyySTRbCrsEoSe5BstWkdgN2MuEm0N7p4iDZCR


NavarraBG:Come with us to Mars!

Saturday 31st, we were all day in the planetarium of Pamplona because in the morning we had a very special visit and in the afternoon we did a very important human practices for the iGEM contest.

In the morning, we met Laikasat team, a group of young people from Navarre of our age who managed to launch a satellite with the size of a can at 1000 metres altitude. We also met Iñaki Ordoñez, an astrophysicist who works for NASA. He talked us about his work and he gave us a lot of useful advices for our project. Then, Maitane Alonso talked us about her project, in our age she managed to create a machine that keeps the food in an easy and an effective way. She also has won somo national and international awards. She managed to get very far being alone, so, thanks to her we learnt the importance of a good attitude. Besides, MIT is going to baptise an asteroid with her name. 

In the afternoon he made a human practice, an event that iGEM contest asks for. In this events we have to divulge our project with the community. In this one, we put a stand in the planetarium and we talked about our project to the people who came. Moreover, we told NASA’s Mars2020 initiative, in which they will send a rocket to Mars with a rober and the names of all the people who signed up. In total we enrolled 40 people and those people did some suggestions to improve our project. Thanks to Laikasat team, we’ll also put the names into their rocket and we’ll send them at 1000 metres altitude in the sky of Navarre. 

If you want to send your name to Mars, you can go to this link and fill the information. Nex, send us your ticket to this mail: navarraBG2@planetastem.com and we’ll send it to the sky of Navarre.


Blog honen idazleak NavarraBG-ko neska-mutilak dira: Julen Casulleras Álava, Arantza Arrizurieta Barreto, Saioa Ganuza Garcia de Albeniz, David Ferrer Ferrández, Julen Herrero Álvarez, Amaia García López, Maite Losarcos Santamaria y Aitor Perez Ciriza. Jarrai iezaguzu twitter eta instagram sare sozialetan! @NavarraBG_STEM @igem_biogalaxy

 

Zerrendara itzuli

Buletina

DATU-BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

  • Arduraduna: Navarra de Infraestructuras de Deporte y Ocio, S.L. (NICDO)
  • Helburua: Interesdunak Iruñeko Planetarioak antolatzen dituen jarduera eta ekitaldiei buruzko informazioa astero jaso dezan behar diren datuak eskatzea.
  • Legitimazioa: Interesatuaren baimena.
  • Hartzaileak: Datuak ez dira beste inoren eskuetara pasako legearen araberako eskaririk jaso ezean, edota horien esleitzea helburua betetzeko beharrezkoa geratzen bada.
  • Eskubideak: Datuak jaso, aldatu edota borratzeko zein informazio gehigarrian agertzen denaren araberako eskubideak dituzu.
  • Informazio gehigarria: Datuen Babeserako informazio gehiago hemen kontsulta dezakezu.