Uztaila eta abuztuaren hasierak erronka handia izan ziren taldearentzat eta proiektuarentzat; izan ere, oporretatik itzultzean guztion artean berdintasunezko lan-erritmoa berreskuratzea uste baino gehiago kostatu zitzaigun. Gainera, aparteko presioa genuen, une hartan behar dugun oniritza iGEM lehiaketaren azken galan parte hartzeko ez genuelako. Proiektuak baldintza guztiak betetzen zituen jakiteko proba abuztuan egingo zen, Meetup Iberoamerikarrean.