NBG3: Sanferminetako koloreak edo ezkutuko mezua?

www.flickr.com/photos/planetastem/albums/72157720035838354
www.flickr.com/photos/planetastem/albums/72157720035838354
2021/08/31

Gure proiektua garatu bitartean, 2021eko otsailean Marten lurreratu zen roveretako batek, Perseverance-k, inspiratu gaitu. Rover hori planeta gorrian lur hartzeko misiorik berrienetakoa izateaz gain, 2019ko Navarra-Biogalaxy2 taldearen eta haren lagun izan zen tripulazioaren izenak zituen.

Lurreratzean, Perseverancek paraxuta bat zabaldu zuen mezu enkriptatu batekin, eta denak harrituta utzi gintuen. “Dare mighty things!” zioen (ausartu zaitez gauza handiak egiten!). NASAk helarazi nahi izan zigun mezua oso garrantzitsua iruditu zitzaigun guretzat ez ezik, iGEMeko talde guztientzat eta zientzian eta teknologian interesa dugun guztiontzat ere. Mezu hau zabaltzeko, aurten iGEM-en parte hartuko duen talde bakoitzarentzat bere jausgailua sortzea erabaki genuen, aplikazio honen bidez, haiekin partekatzeko.

Lotura honetan aurten iGEM-en parte hartuko duten 352 equipos daude eta horiekin azaroan izanen gara. 

Ezagutu gehiago Perseverance jausgailuaren inguruan Daniel Marínen @Eureka blogarekin.

Bidaia honetan gogotsu jarraitzea espero dugu, eta gu bezain ondo pasatzea.

Blog hau honako hauek idatzi dute: Navarra Biogalaxy3, Alex Allwood Obanos, Sergio Bonilla López, Nerea Cemborain Mesón, Ana Landíbar Manso, Victor López Valero, Leyre Ortiz LLLull eta Andrea Urdánoz Martínez.

Zerrendara itzuli

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.