NBG3 2021eko irailean: BIOSPAIN hastera doa!

Victorek BIOSPAINeko hizlariei galderak egiten. Bere ezkerrean, Leyre, eta atzean iGEM EPICeko kideak
Victorek BIOSPAINeko hizlariei galderak egiten. Bere ezkerrean, Leyre, eta atzean iGEM EPICeko kideak
2021/09/27

Irailean, taldeak ekitaldi gehiago prestatu eta ikusi zituen gure ikasketa-bidaiak iraun zuen bitartean. Izan ere, aste horretan bertan, Biospain’-eko hiru ekitaldi izan ziren, eta hori guztia wikia aurrera ateratzeko lanean ari ginen bitartean.

Lehenik eta behin, seguru asko, zuen buruari galdetuko diozue zer den "Biospain", BIOSPAIN Europako bioteknologia-ekitaldirik handiena da, eta makro-ekitaldi horrek irailaren 27tik urriaren 1era iraun zuen. Aurten, biomunduko profesionalen topaketara joateko aukera paregabea izan dugu. Gehienak Baluarten izan ziren. Badirudi oraingoan astroak lerrokatu egin direla! Taldeak hiru ekitalditan hartu zuen parte, helburu eta ezaugarri guztiz desberdinekin. Sarrera honetan, guztiari hasiera eman zion gertaeraz hitz egingo dizuegu.

Irailaren 27an, BIOSPAIN inauguratzeko, on line hitzaldi bat egin zen, eta Iruñeko Planetarioa bera izan zen haren egoitzetako bat. Hau zirraragarria izan zen, gertaeretako bat hainbeste maite dugun leku batean gertatuko zelako! Hitzaldia Genome Project Write proiektuari buruzkoa zen, eta emozioz beterik geinen, hitzaldia ematen zutenak, George Church, Andrew Hessel eta Amy Cayne Schwartz zientzialariak ospetsuak zirelako! Ekitaldi horretan, iGEM-EPIC ekimeneko kide batzuk ere ezagutu genituen, eta haiekin ere gainontzeko ekitaldietan elkartu ginen. Hori gutxi ez balitz, hitzaldia amaitu baino lehentxeago, Church, Hessel eta Schwartzi galderak egiteko aukera izan genuen, Genome Project Write delakoari buruz, izango duen garrantzi globalari buruz eta etorkizunean OMGei buruz izango duen iritziari buruz.

BIOSPAINen hasiera honek erakutsi zigun zein jende harrigarri ezagut dezakezun Navarra-Biogalaxy taldeko partaide izaterakoan, Nafarroako Gobernuari esker, eta, besterik gabe, biologian interesa baduzu. Zalantzarik gabe, ekitaldi hau oso hunkigarria izan zen eta datozen egunetarako taldearen motorrak berotu zituen.

Bidaia honetan gogotsu jarraitzea espero dugu, eta gu bezain ondo pasatzea.

Blog hau honako hauek idatzi dute: Navarra Biogalaxy3, Alex Allwood Obanos, Sergio Bonilla López, Nerea Cemborain Mesón, Ana Landíbar Manso, Victor López Valero, Leyre Ortiz LLLull eta Andrea Urdánoz Martínez.

Zerrendara itzuli

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.