NavarraBG: Landareak Marten?

NavarraBG: Landareak Marten?
2019/05/17

Ongi etorri gure blogera! Hemen, iGEM proiektuan biziko ditugun abenturak kontatuko dizkizuegu. Landare espazialak, hitzaldi zientifikoak, laborategiko praktikak eta beste gauza asko hemen egongo dira zuen esperoan.

Gure abentura maiatzaren 17an hasi zen, Iruñeko Planetarioan. Gu, NavarraBG2-ko partaideak, gure artean hobeto ezagutzeko asmoz, bertan elkartu ginen, bakoitza Nafarroako ikastetxe desberdin batekoa delako.

2qoR_bQNyKjd2agciHS1wVzHfcrcGc2MhogNBF0j

Saio osoan zehar, ariketa entretenigarriak egiteaz aparte, espazioari buruzko datu bitxi batzuk ikasi genituen, eta Javier Armentia ezagutzeko aukera izan genuen, astrofisiko  eta dibulgatzaile bat dena. Gainera, gaur egun, Iruñeko Planetarioko zuzendaria da.

Lantzen ari garen proiektua Biogalaxy deitzen da, eta biologia espazioarekin lotzen du. Landareak Martera bidaltzea da proiektu honen helburua, eta horretarako landareak genetikoki eraldatuko ditugu planeta horretako baldintzei molda daitezen. NavarraBG1-eko partaideek iaz egindako lana jarraituko dugu. Haiek izan ziren unibertsitate aurreko iGEM programan estatu mailan parte hartu zuten lehenengoak, eta oso emaitza onak izan zituzten.

 

BZJiZFUETdomGjPiQ17hquzhHVEVBwTxExMoNg-H

Guretzat, planetarioan lan egitea oso garrantzitsua da, espazioaren inguruko jakintza gehiago izanda, gure proiektua hobeto burutuko dugulako. 

Esperientzia honen zehar blogaren bitartez informatuta mantenduko zaituztegu. Zuen gustukoa izatea espero dugu!

 


NavarraBG: Martian plants?

You are welcome to our blog in which we are going to talk about our adventures within the iGEM project. Space plants, scientific talks, laboratory practices and many more things are waiting for you here every week.

The adventure started today 17th of may with our first session at the Pamplona’s Planetarium. We, the participants of the NavarraBG team, met for the purpose of knowing each other better since each one of us studies in different schools in Navarre.

During the session, we not only did entertaining activities, but we also learnt interesting facts about space and met Javier Armentia, an astrophysicist and scientific disseminator who is nowadays Director of the Pamplona’s Planetarium

The project  we are working on is called Biogalaxy and mixes biology with outer space. This project consist in modifying plants genetically in order to adapt them to life on the planet Mars. We will continue working on the project of the first state pre-university team that participated in iGEM last year with very good results, NavarraBG-2018.

For the team, working in the planetarium is really important since the more we know about outer space, the better we can carry out our project.

During the course of this experience we will keep you informed through this blog that we hope you like.


Blog honen idazleak NavarraBG-ko neska-mutilak dira: Julen Casulleras Álava, Arantza Arrizurieta Barreto, Saioa Ganuza Garcia de Albeniz, David Ferrer Ferrández, Julen Herrero Álvarez, Amaia García López, Maite Losarcos Santamaria y Aitor Perez Ciriza. Jarrai iezaguzu twitter eta instagram sare sozialetan! @NavarraBG_STEM @igem_biogalaxy

Zerrendara itzuli

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.