Abendua hilabete bizia izan zen, eta neguko hotzak ere ez zuen lortzen minutu batez gelditzerik; aurkezpenen edukia amaitu, iturriak berrikusi eta dena bere lekuan zegoela errepasatu behar genuen.
Aurkezpenen munduarekin lehen harremana izateko, azaroan izan genuen gure lehen lana. PI-k (Gure iGEM-eko arduradunak horrela deritze- esan ziguten proiektua osatzen duten hainbat alderdiri buruzko 5 aurkezpen desberdin aurkezteko prestatzea, eta aurkezpen horiek hurrengo saioetan partekatu genituen. Gainera, azaroaren amaieran sorpresa handia izan genuen.
Bidai hau 2020ko urrian hasi zen, taldekide guztiak Iruñeko planetarioan bildu gintuztenean, gure lehen prestakuntza-oinarria. Hilabete horretan hobeto ezagutu genuen elkar, bakoitzak Nafarroako hainbat ikastetxetan ikasi baikenuen, taldea sortu eta espero genuen guztia pixkanaka ezagutzen.
Dirigidos a chicas y chicos que quieran practicar STEM resolviendo retos de manera divertida, los títulos son los siguientes: ¡Descubre los caminos de la luz!, ¡Diseña e imprime tus propios abalorios y joyas con las impresoras 3D!, Desarrolla tu proyecto científico-tecnológico con Scratch y Campamento especial COVID-19. ¿Y si tu futuro fuera Ciencia, Tecnología, Ingeniería o Matemáticas? Para responder esa pregunta lo mejor es acercarse a Planetario de Pamplona y aprender jugando.
Cansat-a jaurtitzeko gauza asko hartu behar ditugu kontuan: lehenengo eta bigarren misioak pentsatzea, 3D diseinua egitea, sentsoreak prestatzea… Baina suziria botatzean? Nola ziurtatu dezakegu hilabetetan egin dugun lana lurraren kontra joko ez dela?
Geroz eta gutxiago falta da martxoaren 7a izateko, CanSat-a jaurtitzeko, ondorioz, geroz eta denbora gutxiago daukagu eta geroz eta gauza gehiago egin behar ditugu. Bigarren eginkizuna zein izango zen eta horretarako zein sentsore beharko genituzke erabaki genuenean cansataren 3D diseinua nolakoa nahi genuen pentsatzen hasi ginen.