NavarraBG: Fisiologia begetaleko kongresu internazionala

NavarraBG: Fisiologia begetaleko kongresu internazionala
2019/06/26

Ekainaren 26an asteazkenean, 2019ko fisiologia begetaleko kongresuan egon ginen, Baluarte Jauregian. Goizean zehar, boluntario bezala lan egin genuen, txostengileei haien poster zientifikoekin laguntzen, eta eraikinaren barruan gidatzen. Gainera, zientzialariei gure proiektuari buruz hitz egiteko eta haiengandik ikasteko izan genituen aukera guztiak aprobetxatu genituen.

co0FJMCfYImdTC7b-kyyhdpggY1TZ-ui5LrbDFYl

Goizean zehar ere, EFE Agentziako kazetari batek Natalia Dudareva txostengileari elkarrizketa bat egiteko laguntza behar izan zuen itzulpena egiteko. Beraz, Arantza Arrizurietak itzultzaile lana egin zuen ingelesetik gaztelera eta alderantziz.

MUhZD6SvUE74bzMQwsj-N9nQ2gdm8_ahNgeCGPD_

Jateko orduan NavarraBG2018ko taldekide batzuekin elkartu ginen, eta mundu osoko iGEM txapelketan izandako bizipenak gurekin partekatu zituzten, haien proiektua (Biogalaxy) epaileen esker ona izan zuelako. Bestalde, Valentziako iGEM UPV taldearen bi partaidekin hitz egiteko aukera izan genuen. Ilusio handia egin zigun haien taldea pasaden urteko unibertsitate mailako irabazlea izan zelako, guztira 5 sari irabazi zituzten haien Printeria proiektuari esker.

Av84giWeVI4C40DzZfY8XNCzD09JbfwT-VD-8Jfi

Arratsaldean, “Young people in plant science” saioan egon ginen, eta iGEM UPV eta NavarraBG 2018 taldeek haien proiektuak aurkeztu zituzten, Bostonen egin zuten bezala.

 

ykmegCT2Shzxy02S021sUQPvwn4Pbwhwq8s212lW

Francisco José Muñoz Pérez, Edurne Baroja Fernández, Miren Karmele Gómez Garmendia, Sarah García Hualde, Carolina González de Figueras, Alicia Villacampa Calvo, Raúl Herranz, José Eduardo González-Pastor, eta Daniel Sáenz Fernández eta Navarra BG Taldea (kamiseta horia).
 


Ondoren,  Raúl Herranz eta José Eduardo González-Pastor astrobiologoekin elkartu ginen, eta Carolina González de Figueras eta Alicia Villacampa Calvorekin batera haien grabitate gabeko simulazio esperimentua azaldu ziguten.

janZoNMC-VnGa2QfNI5SreCkwyDBblq-bAzllMA4

Bukatzeko, Iruñako Katedralera abiatu ginen. Bertan, museoa bisitatu, musika entzun, aurresku dantza ikusi eta koktel bat disfrutatu genuen, mota desberdin askotako janaria probatuz.


NavarraBG: International plant physiology congress

On wednesday 26th of June we attended the International plant physiology congress in the Congresses palace Baluarte. During the morning, we voluntarily worked as staff members, helping the speakers with their scientific posters and guiding them throughout the building. In addition, we took advantage of every opportunity to tell them about our project and we also listened to them in order to learn as much as possible. 
Moreover, during the morning, there was a journalist of Agency EFE to interview the speaker Natalia Dudareva. This interviewer needed a person to help him translate what the speaker said, so Arantza Arrizurieta offered herself to translate from english to spanish and vice versa throughout the interview.
At lunch time we gathered together with the members of NavarraBG2018, which told us about their experience after participating in the global synthetic biology contest iGEM, their project, Biogalaxy, obtained several acknowledgements in Boston. We also had the opportunity to talk with two of the members of the team iGEM UPV from Valencia. It was particularly thrilling due to, last year, they had been the winner team in the universitary category, awarded with 5 special prizes thanks to their project Printeria.
In the afternoon, we attended the session “Young people in plant science” and the team iGEM UPV and NavarraBG2018 presented their respective projects just as they did in Boston.
Subsequently, we met Raúl Herranz and José Eduardo González-Pastor that along with Carolina González de Figueras and Alicia Villacampa Calvo explained us their experiment of Simulation of absence of gravity.
At the end of the day, we visited Pamplona’s Cathedral where we could visit its museum, listen to classical music, watch a traditional dancing and enjoy different varieties of food in the cocktail. 


Blog honen idazleak NavarraBG-ko neska-mutilak dira: Julen Casulleras Álava, Arantza Arrizurieta Barreto, Saioa Ganuza Garcia de Albeniz, David Ferrer Ferrández, Julen Herrero Álvarez, Amaia García López, Maite Losarcos Santamaria y Aitor Perez Ciriza. Jarrai iezaguzu twitter eta instagram sare sozialetan! @NavarraBG_STEM @igem_biogalaxy

Zerrendara itzuli

Buletina

DATU-BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

  • Arduraduna: Navarra de Infraestructuras de Deporte y Ocio, S.L. (NICDO)
  • Helburua: Interesdunak Iruñeko Planetarioak antolatzen dituen jarduera eta ekitaldiei buruzko informazioa astero jaso dezan behar diren datuak eskatzea.
  • Legitimazioa: Interesatuaren baimena.
  • Hartzaileak: Datuak ez dira beste inoren eskuetara pasako legearen araberako eskaririk jaso ezean, edota horien esleitzea helburua betetzeko beharrezkoa geratzen bada.
  • Eskubideak: Datuak jaso, aldatu edota borratzeko zein informazio gehigarrian agertzen denaren araberako eskubideak dituzu.
  • Informazio gehigarria: Datuen Babeserako informazio gehiago hemen kontsulta dezakezu.