NavarraBG: Madrilera goaz!

NavarraBG: Madrilera goaz!
2019/08/30

Aste hau oso berezia izan da, izan ere, Madrilera bidaitu dugu Aranjuezeko high school taldea ezagutzeko eta INTA (Instituto Nacional de Técnica Aeroespacial) bisitatzeko.

 

Maletak egin baino lehen, hainbat gauza bukatu behar izan ditugu laborategian, hortaz, astelehenean lanean hasi ginen emaitzak lortzeko. Alternaria alternata onddotik hurbil hazi diren eta isolatuta hazi diren landareen almidoiaren kuantifikazioa egin dugu. Teorian, onddotik hurbil hazten diren landareak askoz azkarrago hazten dia eta almidoi gehiago ekoizten dute isolatuta hazten direnak baino, hau onddoen konposatu hegakorren eraginez gertatzen da. Emaitzak jasotzean, onddotik hurbit hazten diren landareek ekoiztutako almidoi kantitatea isolatuta hazten direnek ekoiztiutakoa baino 5-10 aldiz handiagoa da, hau oso emaitza positiboa da.

Y7IuvXmiU3Efs3abMulu--EcO0T33LAmpwpKuVNo

Asteartean goiz esnatu ginen autobusa hartzeko eta eguerdian Madrilera iritsi ginen. Egun horretan bertan Aranjuez-eko taldearekin, Espainiako beste high school taldearekin, elkartezko aukera izan genuen. Haiekin elkartzean gure poiektuei buruz hitz egin genuen eta talde bakoitzak haien ezagutza eta esperientzia partekatu zuen. Haien proiektua tinta naturalak eta ingurumena zaintzen dutenak sortzean datza eta STAIN deitzen da. 

SuJ8fgD2rj_mL2oUYtNQ5p8AGQ6YHUnSN-UdXiyF

Hurrengo egunean INTA institutura joan ginen, han Juan Angel Vaquerizo astrofisiko eta zientzia dibulgatzaile famatuak bisita gidatu bat egin zigun astrobiologiako zentrotik. Bisitan hainbat laborategi ikusteko aukera izan genuen, esate baterako, kimika prebiotikokoa, planeten geologiakoa, ekologia molekularrekoa… Hortaz gain, Marteko simulagailu bat ikusi ahal izan genuen, simulagailu honek Marteko baldintzak, batik bat erradiazioa, presio atmosferikoa eta tenperatura, simulatzen ditu. Gainera, aukera honen bidez Marteri buruz genituen galdera guztiak egin genituen.

X360Z3_nPlxb_KTKKhOGckTMo3-mOeUQupCNAeD8
NavarraBG taldea Angel Vaquerizorekin astrobiologiako zentroko entzunaretoan

Nxk0HdrEVTocutXmNpJujZWC0iWGvXa7GxtbAHp1
 Marteko simulagailua

Ostiralean laborategira bueltatu ginen, argazkiak atera eta elkarrizketa bat egin ziguten El Diario de Noticias egunkarirako. Hau gure lehenengo aldia izan da eta hasieran zer espero ez jakin arren , elkarrizketa lasaitasunez eta naturaltasunez egin genuen.



NavarraBG: We’re going to Madrid!

This week has been very special because we traveled to Madrid to meet the Aranjuez high school team and to visit INTA (Instituto Nacional de Técnica Aeroespacial in spanish). Before doing the bags, we had to finish some things in the lab, so on Monday we started working to obtain some results. We did a starch quantification of plants in contact with Alternaria alternata fungus and isolated plants. In theory, the plants who had been in contact with the fungus grow faster and they produce more starch than the isolated ones because of the volatile compounds. When we obtained the results, we saw that the plants who had been in contact with the fungus had produced 5-10 times more starch than the isolated plants, a very positive result.

On tuesday we waked up early because we had to take the bus, we arrived to Madrid al midday. That day, we met the other spanish high school team from Aranjuez. We talked about our projects and we share experiences and knowledges. Their project is called STAIN and they have created natural inks that help the environment.

Next day, we went to INTA, where Juan Angel Vaquerizo, a well-known astrophisicist, made us a guided tour to the astrobiology centre. There, we could visit some labs, for example the lab of prebiotic chemistry, planetary geology or molecular ecology. We could also see a Mars’ simulator, a capsule where they simulate the conditions of Mars (the radiation, the atmospheric pressure and temperature). In addition, we asked a lot of questions about Mars and we learnt a lot with this opportunity.

On friday we came back to the lab, where some journalists took photos and they did an interview for El Diario de Noticias journal. This has been our first time doing an interview and, although at the beginning we didn’t know what to expect, we did the interview with tranquility and naturalness. 


Blog honen idazleak NavarraBG-ko neska-mutilak dira: Julen Casulleras Álava, Arantza Arrizurieta Barreto, Saioa Ganuza Garcia de Albeniz, David Ferrer Ferrández, Julen Herrero Álvarez, Amaia García López, Maite Losarcos Santamaria y Aitor Perez Ciriza. Jarrai iezaguzu twitter eta instagram sare sozialetan! @NavarraBG_STEM @igem_biogalaxy

Zerrendara itzuli

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.