NavarraBG: Bostonetik saria ekartzen dugu!

NavarraBG: Bostonetik saria ekartzen dugu!
2019/10/30

Urriaren 30ean:

Asteazkenean energia askorekin altxatu ginen, bidai zoragarri bat egingo genuelako Bostonera.
Lehenengo Bilbora joan ginen bi furgonetetan, hegazkin bat hartzeko Municheko aireportura. Han beste hiru iGEM talde ezagutu genituen, gu bezala Estatu Batuetara eramango gintuen hegazkina itxaroten zeudelako.

XliNJTja7LO59cTy4V0XWcrR_z4kL-mq3RUZ86W2

Azkenean, 16 orduko bidai luze baina hunkigarri bat egin ondoren, gure helmugara iritsi ginen. Gaua zenez, paseo txiki bat egin genuen eta lo egitera joan ginen.

 

Urriaren 31n:

Goizean Bostoneko erdialdean ibilbide bat egin genuen, eta leku nabarmenenak bisitatu genituen, parlamentua eta Quincy Marketa, adibidez. 300 eskaloiko dorre batera igo ginen ere, hiria gainetik ikusi ahal izateko. Esfortzuak merezi izan zuen. Ondoren, hotelera itsasontziz bueltatu ginen, etxe-orratzen bistak ikusiz.

Z-PEMzeRXp9thjwwVHXsYagsxg12JZVvqOZ_mR0G

AG45qHe7kgWEN3qgSK5GUDeLTKru_XMT9D1z2j6X

Arratsaldean Hynes Convention Center-a bisitatu genuen, iGEM lehiaketa ospatzen den eraikina. Ideia bat egiteko, Iruñako Baluartea baino 3 aldiz handiagoa da, gutxi gora behera. Bertan gure akreditazioak hartu genituen, eta ibilbide bat egin genuen eraikinetik ez galtzeko hurrengo egunetan. Korridoretan 350 talde baino gehiagoren bannerrak zeuden, eta guk gurearekin argazki batzuk egiteko aprobetxatu genuen.

bdArUYxlvhhlbTR2Z3CZC_bjUP8Qzer0vs_jbnuU

anUJXQ95aIkYEJIbNO4KSYSHtxZNcReBnHbl5Gyg

Azaroaren 1an:

Ostiralean iGEM lehiaketa hasi zen, baina irekitze galara ezin izan genuen joan, proiektua presentatzen zuen lehenengo taldea ginelako, beraz, presentazio aretora joatea erabaki genuen, dena ondo prestatzeko.
Presentazioa Maite Losarcos, Julen Herrero eta Aitor Pérez kideek egin zuten, eta publikoa aho zabalik utzi zuten, oso ondo egin zuten-eta. Ondoren, taldekide guztiok eszenatokira igo ginen epaileen galderak erantzuteko.

d3PZdPBEohZEvCWQi_57fZ02S3DsdFz2UewvVi_3

Presentazioa bukatzean posterren eremuan gure posterra jarri genuen eta epaileei itxaron genien haien aurrean aurkezteko. Bitartean, proiektua sozializatu genuen gure inguruan zeuden taldeekin.

Epaileak banaka etorri ziren, lehenengo gure posterra azaldu genien eta gero proiektuaren inguruan zituzten galderak erantzun genituen.

EQFYJQgB1XuR9AbUfZN84LpeMeAr_riTZDf11IGT

Arratsaldean iGEM lehiaketak antolatutako elkargune batera joan ginen, gure kategoriako (institutokoa) taldeak ezagutzeko. Han mundu osoko jendearekin hitz egiteko aukera izan genuen, eta Hong Kongeko eta Peruko talde batzuk ezagutu genituen.

22Vtg172sPU30UYA2nZlooGrfLVhvnyYPLjO6Y7_

Azaroaren 2an:

Gure aurkezpena dagoeneko bukatu genuenez, egun honetan esperientziaz ahalik eta gehiago gozatzen saiatu ginen. Horretarako txanda batzuk egin genituen: batzuk interesatuta zegoen jendeari gure posterra azaltzen zuten bitartean, besteak beste proiektuak ikustera joaten ziren.

EFsveAqg29MpDb2ieQFR_ys2PWVH80VPi8vtb3A_

Areto guztietan etengabe aurkezpenak zeuden, beraz, interesatzen zitzaizkigunetara joan ahal ginen. Geroago, talde horren posterra bisitatu ahal genuen, eta haien kideekin hitz egin genezaken. Asko disfrutatu genuen, herrialde guztietako jendea zegoelako, eta haien proiektuak oso interesgarriak zirelako, adibidez, eztia erlerik gabe, bakterioekin egindako eguzki-panelak edo armiarmarik gabeko armiarma-sareak egiten zituzten taldeak zeuden.

Azaroaren 3an:

Lehiaketaren azken eguna zen bukaerako gala aurretik, beraz, pasaden eguna bezala jarraitu genuen, beste taldeen proiektuetatik ikasten. Espainiako beste hiru taldeekin egon ginen ere, eta argazki batzuk egin genituen haiekin.

OwuVNor7r8tfUgKAg21ETlDEaS7lUnzLrwvE83fl

Arratsaldean erosketak egitera joan ginen eta Estatu Batuetako janari tipikoa afaldu genuen.

7WZxpAlQlXC2hYeSdbJvBsSdd34VeWcqSXmAX6GC

Azaroaren 4an:

Egun nagusia iritsi zen! Astelehenean sarien banaketa izan zen, eta Oscar sarien galarena bezala izan zen, emozioz, ikuskizunez eta ikusminez beteta.

03yaT294ui8kiyarrIf15fk6YUhN-lWXD1bESPr4

Hasteko, 6 talde finalistek milaka entzuleen aurrean haien aurkezpena egin zuten. Ondoren, jateko atsedenaldi bat egin zen, eta bueltan sarien banaketa hasi zen.

8OWbxCF9gtZZM2tbyQPwaXZkHhVS_FNtf29q6NPI

Gure kategoriako dominak banatzen hasi ziren eta… Zilarrezkoa irabazi genuen!
Geroago, beste sariekin jarraitu zuten, eta aurreko urtean bezala, landareen inguruko proiekturik hoberenaren saria irabazi genuen. Oso harro gaude sari hau irabazteagatik, landareak eraldatzea oso zaila delako, eta denbora asko behar duten prozesuak egin behar direlako. Honekin Nafarroan batxilergoko ikasle batzuek sortutako proiektu zientifiko bat egitea posiblea dela demostratu dugu, eta gainera lehiaketa internazional garrantzitsuenean irabazteko gai izatea.

xRPLEoEtwQXGyHX1ckZ2MkRxpXUhvKdaz4GaH27w

Horregatik hau posible izatea lortu dutenei eskertu nahiko genieke: Nafarroako Gobernua, Iruñako Planetarioa, Planeta STEM, CSIC eta noski, gure koordinatzailei eta mentoreei, Miren Karmele Gómez, Sarah Hualde, Paco Muñoz, Edurne Baroja eta Javier Pozueta. Mila esker!

HxZKD7gnjVlc_1KtHpoaSyT6THokYp9RiJqLzhsX

 Azaroaren 5an:

Gure azken egunean Bostoneko unibertsitate famatuenak bisitatzeko aprobetxatu genuen, justu hezkuntza maila handiko hiri bat izateagatik nabarmentzen delako. Lehenengo MIT-era (Massachusetts Institute of Technology), joan ginen. Munduko unibertsitate teknologikorik garrantzitsuena dana, historiako zientzialari hoberenetarikoenak ikasi zuten lekua.
Harvard bisitatu genuen ere, munduko unibertsitaterik garrantzitsuena ere, planeta osoko liburutegi pribatu gehien dituen unibertsitatea dena.

IehP7WFkemJVY8k17I4o0RxRr7UqXAkJOK3dAzOu


Blog honen idazleak NavarraBG-ko neska-mutilak dira: Julen Casulleras Álava, Arantza Arrizurieta Barreto, Saioa Ganuza Garcia de Albeniz, David Ferrer Ferrández, Julen Herrero Álvarez, Amaia García López, Maite Losarcos Santamaria y Aitor Perez Ciriza. Jarrai iezaguzu twitter eta instagram sare sozialetan! @NavarraBG_STEM @igem_biogalaxy

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Zerrendara itzuli

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.