Aste hau oso berezia izan da, izan ere, Madrilera bidaitu dugu Aranjuezeko high school taldea ezagutzeko eta INTA (Instituto Nacional de Técnica Aeroespacial) bisitatzeko.
Pasaden astean festa izan genuen eta atseden bat hartu genuen aste honetan berriro energiarekin hasteko. Hau oso ongi etorri zaigu, izan ere, aste hau proiektu honetan hasi ginenetik izan dugun aste estresagarriena izan da.
Laborategian hasi ginenetik lehenengo erreakzioarekin hainbat arazo izan ditugu, erreakzio honen helburua gure plasmidoa (ADN molekula zirkular txikia) sortzea eta hau landareetan sartzea da.
Pasaden astean aurreikusi genituen bezala joan ez ziren esperimentu batzuk egin genituen, hortaz, proiektuarekin aurrera jarraitzeko errepikatu egin behar izan ditugu.
Elektroforesi bat egitean, gure plasmidoa gaizki eraikita zegoela ikusi dugu, beraz, pasaden astean egindako prozesu guztiak errepikatu beharko ditugu, arazoaren zergatia aurkitu arte.
Laborategian egindako esperimenturik gabe ezin da proiektu zientifiko bat sortu, horregatik, aste osoan zehar gure lan garrantzitsuena esperimentuak egiten hastea eta BIOGALAXY proiektua hobe ezagutzea izan da.