Proiektuko lehenengo bi atalak pasa ditugu, orain azkenekoa gelditzen zaigu.
Astearte honetan laborategira bueltatu ginen Eskalerria Irratia elkarrizketa bat egiteko etorri zelako.
Larunbatean, abuztuak 31, egun osoa Iruñeako Planetarioan pasa genuen, izan ere, goizean oso bisita berezia izan genuen eta arratsaldean iGEM lehiaketarako human practices garrantzitsu bat egin genuen.
Aste hau oso berezia izan da, izan ere, Madrilera bidaitu dugu Aranjuezeko high school taldea ezagutzeko eta INTA (Instituto Nacional de Técnica Aeroespacial) bisitatzeko.
Pasaden astean festa izan genuen eta atseden bat hartu genuen aste honetan berriro energiarekin hasteko. Hau oso ongi etorri zaigu, izan ere, aste hau proiektu honetan hasi ginenetik izan dugun aste estresagarriena izan da.
Laborategian hasi ginenetik lehenengo erreakzioarekin hainbat arazo izan ditugu, erreakzio honen helburua gure plasmidoa (ADN molekula zirkular txikia) sortzea eta hau landareetan sartzea da.