I CanSat Nafarroa 2019



Espaziorako proiektu bat eskala txikian, talde lanean eraikitzeko.

CanSat proiektua bigarren hezkuntako ikasleei zuzenduta dago eta bere baitan, teknologia, fisika eta programazioa bezalako gai kurrikularrak hartzen ditu. Espaziorako proiektu bat eskala txikian modu praktikoan landuz, CanSat-ek eduki teorikoak modu interdiziplinarrean lantzen ditu, talde lana eta kolaborazioa sustatuz. Europako Espazio Agentziak (ESAk) lehiaketa hau Europako herrialde guztietan bultzatzen du eta azken helmuga, Europako CanSat torneoa izanen da.

 

 

Zer da CanSat?

Satelite erreal baten simulazioa da, bere bolumena eta forma freskagarri baten lata batean sartuta dituela. Ikaslegoaren erronka egiazko satelite baten azpisistema hain eremu txikian sartzea izanen da, hala nola, elektrizitatea, sentsoreak eta komunizazio sistema bat. Behin hori lortu dela, CanSat-a suziri batean jaurtiko da kilometro bateko altuerara iritsi arte, eta ondoren, erortzen utziko zaio bati plataforma, dron edota puxika baten bitartez. Momentu horretan bere misioa hasi da: zientzia-esperimentu bat exekutatu beharko du, hautsi gabe lur hartu beharko du eta jeitsiera horretan jasotako datuen analisiari ekingo zaio.

CanSat proiektuaren hezkuntza-helburuak

Proiektu honen bitartez taldeek espazioko proiektu erreal batean parte hartuko dute. Misioaren helburuak finkatu beharko dituzte eta CanSat-aren diseinuan parte hartu beharko dute osagaiak integratuz, sistema probatuz, jaurtiketa prestatuz eta jasotako datuen analisia eginez. Honen guztiaren bitartez, ikasleek:

  • Modu praktikoan ikasten dute
  • Ikasketa zientifikoetako ikerketa-metodologiarekin harremanetan dago eta errealitateko teknikekin lan eginen dute
  • Teknologia, fisika eta programazioarekin zerikusia duten jakintzak jasoko dituzte, edota zituztenak indartzen dira
  • Koordinazioaz eta talde lanaren garrantziaren jabe izanen dira
  • Komunikazio gaitasunak landuko dituzte

 

CANSAT: ESTATUKO EKITALDIA ETA ESKUALDEKO TORNEOAK

2019ko CanSat Espainia europako torneoan parte hartzeko sailkatze-pausua da. Horretan parte hartzeko nahi eta nahi ez Cansat Caesaraugusta antolatzaile-taldearen bitartez izena ematea ezinbestekoa da eta euren sailkapenean sartzea lortzea ezinbestekoa da estatuko txapelketan parte hartzeko lekuak mugatuak direlako.

STEM Planeta/Iruñeko Planetariotik lehenbiziko aldiz CanSat Nafarroa antolatzera goaz eta gure eskualdeko ikasleak parte hartzera animatu nahi ditugu, bai euren ikastetxeen bitartez, edota planetarioan sortuko den taldean parte hartuz. Nafarroa eta Euskadiko Eskualdeko ekitaldiak egun berean, apirilaren 13an, ospatuko dira Nafarroako Zirkuitoan (Los Arcosen).

TALDEEN EZAUGARRIAK

CanSat Nafarroan parte hartzeko estatuko txapelketan eskatzen diren ezaugarri berak eskatuko dira. :

  • Bigarren Hezkuntzan denbora-osoan matrikulatuko ikasleak bilatzen dira, gutxienez 14 eta gehienez 20 urte dituztenak.
  • Talde bakoitzeko ikasle kopurua 4-6 kide bitartekoa izan daiteke (4-5ekoa izatea gomendatzen da ikasketa prozesua maximizatzeko).
  • Ikasleen gehiengoak ESAko estatu-kideen nazionalitatea izan beharko dute.
  • Ikasle bakoitzak irakasle (TeamLeader) bat izanen du. Bere ardura taldearen prozesu teknikoa monitorizatzea izanen da eta laguntza eta aholkuak emateko gai izan beharko du. Halaber, estatuko torneoan antolakuntza eta taldearen arteko zubi-lanak eginen ditu eta jaurtiketaren asteburuan taldea lagundu beharko du ere.

 

MISIO ETA AZTERKETEN DEFINIZIOA

Lehen Misioa: Taldeak CanSat-a eraiki eta programatu beharko du derrigorrezko lehen misio hau modo honetan gauza dadin: liberazioaren ondoren eta beherantza datorrenean, CanSat-ak Airearen Tenperatura eta Presio-datuak neurtu eta telemetria datuak lurreko estaziora gutxienez segunduan behin bidali beharko ditu. Taldeak jasotako datuak analizatzeko gaitasuna izan beharko du (adibidez, altueraren kalkulua egin) eta grafikoetan erakutsi (adibidez alguera VS denbora eta tenperatura VS altuera).

Bigarren misioa: Misio hau zein izanen den taldeak erabakiko du. Beste satelite-misioetan oinarrituta egon daiteke, proiektu jakin baterako zientzia-datu batzuk jaso daitezke, ikasleek diseinatutako osagaien gaitasun teknologikoak agerian utziko dituzten demostrazioak edota CanSat batean sar daitekeen beste edozein misio izan daiteke.

Jarraian zenbat eredu agertzen dira baina taldekideak libre dira euren gustuen araberako misioa hautatzeko, horrek, zientzia, teknologia edota berrikuntzarekin zerikusia duela probatzen bada. Ikasleek CanSat misioaren mugak jakin beharko dituzte eta proiektuaren bideragarritasuna (teknikoa zein finantzieroa) kontutan hartu beharko dute. Hona hemen bigarren misioaren adibide batzuk.

  • Telemetria aurreratua: liberazioaren ondotik eta jaisten ari den bitartean CanSat-ak telemetria gehigarria neurtu eta bidaliko du, adibidez, azelerazioa, GPS kokapena eta erradiazio mailak.
  • Telekomandoa: Jaitsiera gertatzen ari den bitartean lurretik CanSatari zenbati agindu bidaliko zaizkio, honek zerbait egin dezan, adibidez, piztu-itzali sentsore bat, neurketen maiztasunaren aldaketa…
  • Zuzendutako lur-hartzea: CanSat-a modu autonomoan nabigatzeko gai da kontrolerako mekanismo batekin, paraxut batekin esaterako. CanSat-aren helburua lurrean finkatutako puntu jakin baten ondoan lur hartzea izan daiteke suziritik askatua izan eta gero. Misisio aurreratu honetan telemetria eta telekomandoa uztartzen dira, eta horretan, CanSat eta lurreko estazioak jaitsierak iraun bitartean etengabean datuak elkarri pasatzen dizkiote.
  • Lur hartzeko sistema: Misio honetarako CanSat-ak lur hartzeko sistema segurua garatu daiteke, izan neurrira egindako paraxuta edota airbag bat.
  • Planeta-proba: CanSat batek pleneta berri baten esplorazioa simula dezake, adibidez, lur hartu eta gero lurreko neurriak hartuz. Taldeek euren esplorazio-misioa definitu beharko dute eta hori burutzeko parametro guztiak identifikatu beharko dituzte (adibidez, presioa, tenperatura, lurraren laguna bat, hezetasuna etabar.

ESA More info

 

EMAN IZENA CANSAT NAFARROAN!

CanSat Nafarroan parte hartzeko bi bide daude. Alde batetik, ikastetxe bakoitzak berezko taldearen izen-ematea egin dezake (1). Bestetik, Iruñeko Planetarioak eskolaz kanpoko jarduera gisa taldea antolatuko du eta modu honetan parte hartzeko izen-emateak banaka egin beharko dira, pertsona bakoitzeko izen emate bat (2).

1/ Ikastetxe bezala talde bat aurkeztu nahi baduzu

TeamLeader izanen den pertsonak info@planetastem.com helbidera mezu bat bidali beharko du. Horretan, Ikastetxearen izena, taldekideen izena eta adina (jaiotze-data)agertu beharko da, baita TeamLeaderraren harremanetarako datuak ere. Era berean,  PDF dokumentu batean proiektua aurkeztu beharko da eta horretan, bigarren misio gisa zer eginen duten azaldu beharko dute hori lortzeko eginen dutena azalduz. Talde bezala izena emateko epemuga: urtarrilak 31.
 

2/ Planeta STEM/CanSAT Taldeko kide izateko

Neska eta mutilez osatutako talde parekidea osatu nahi dugu, Nafarroako ikastetxe deberdinetatik heldu direnak. Eskaerak webgunetik bideratuko dira eta ikaslearen datuak eta bere ikastetxeko datuak agertzeaz gain, testu labur batean CanSaten zergatik parte hartu nahi duten esan beharko dute, baita teknologian, programazioan edota 3D inpresioan jakintzarik ote dituzten ala ez.

Urtarrilaren 8an, 12:00etan,  izena emateko epea agortu da. 

Izen-ematea doakoa eta STEM Planeta arduratuko da talde honen TeamLeaderraz eta erabiliko diren materialez ere. Proiektu hau Iruñeko Planetarioko instalazioetan landuko da.

Ikasleak antolakuntza-taldeak prestatutako egutegia betetzeko ardura bere gain hartzen du. Proiektua ostiraletan, arratsaldeko 17:00etik 20:00etara prestatuko da.

  • Urtarrila: 11,18, 25
  • Otsaila: 1,7,15,22
  • Martxoa: 1,7,15,22,29
  • Apirila: 5

* Izen-ematea osatzeko hautatua izan den ikasle bakoitzari kopuru ekonomiko jakin bat eskatuko zaio. Diru hori bere osotasunean itzuliko da behin torneo pasatu dela, ikasleak egutegia ongi betetzen badu (ez badu justifikatu gabeko faltarik egiten).

* Egutegi honek aldaketak izan ditzake proiektuak aurrera egin ahala. Aldaketa hauek parte-hartzaile eta TeamLeaderrare artean adostuko dira.

Ikasle hauen familiak izanen dira Nafarroako Zirkuitora jaurtiketaren egunean eramanen dituztenak.

Izen-emateak iritsiera ordenaren arabera bideratuko dira. Epea urtarrilaren 8a arte zabalik dago, 12:00ak arte.

Lehenbiziko deialdian taldea osatzeko baldintza guztiak ez badira gertatzen, STEM Planetak taldea erabakiko du jasotako proposamenen arabera.
 

EGUBERRIETAN... INSPIRAZIO SESIOA!

Jarduera berria denez, datorren urtarrilaren 4ean, ostirala, goizeko 11:00etan inspirazio eta informazio jarduera prestatu dugu Iruñeko Planetarioan. Horretan, IturramaSAT eta Axular taldean izanen dira. Aurrez parte hartu izan dute eta euren esperientzia eta ezagutza jakinmina duten pertsona guztiekin partekatuko dute. Sarrera librea izanen da tokiak bete arte. Anima zaitez!

Bideoa ikusi

 


 

 

I CanSat Nafarroa 2019

Zerrendara itzuli