SATuhaitz taldea aurrez STEM Planetaren beste ekimenetan parte hartu duten neska-mutilez osatuta dago. Atal honen egileak Jon Goikoetxea, Saioa Ganuza, Amaia Garcia eta Ruben Muñoz dira. Joan den urtean urtean LaikaSAT taldeak CanSat Nafarroako lehenengo txapelketan parte hartu zuen. Taldeak ikaragarrizko arrakasta izan zuela ikusita, bigarren edizioan Iruñeako Planetarioak hiru talde berri aurkeztu ditu eta hauetako batek lehengo urteko LaikaSAT taldearen lorratza jarraitzen du, SATuhaitz taldea gara.
STEM Planetak eta Iruñeko Planetarioak II. CanSAT Nafarroa Edizioa antolatuko dute Nafarroako Zirkuitoan 2020ko martxoaren 7an. Ikastetxeetako taldeek dagoeneko izena eman dezakete ESAren (Europako Espazio Agentziaren) ESERO webgunearen bitartez.
Bigarren aldiz Nafarroako CanSAT lehiaketan parte hartzeko taldea sortzera goaz. Talde honek Iruñeko Planetarioko instalazioetan burutuko du bere proiektua. 14-18 urte bitarteko gazteentzat. CanSat proiektua bigarren hezkuntako ikasleei zuzenduta dago eta bere baitan, teknologia, fisika eta programazioa bezalako gai kurrikularrak hartzen ditu. Europako Espazio Agentziak (ESAk) lehiaketa hau Europako herrialde guztietan bultzatzen du eta azken helmuga, Europako CanSat torneoa izanen da.
Ikastetxe desberdinetako neska-mutilek osatu dute LaikaSAT taldea.Euren Team-Leaderraz lagundurik eta Iruñeko Planetarioan gogor lan egin ondoren, sortutako satelitea Los Arcosen martxan jarri zuten. Ezagutu ezazu euren proiektua!
Espaziorako proiektu bat eskala txikian, talde lanean eraikitzeko.
CanSat proiektua bigarren hezkuntako ikasleei zuzenduta dago eta bere baitan, teknologia, fisika eta programazioa bezalako gai kurrikularrak hartzen ditu. Espaziorako proiektu bat eskala txikian modu praktikoan landuz, CanSat-ek eduki teorikoak modu interdiziplinarrean lantzen ditu, talde lana eta kolaborazioa sustatuz. Europako Espazio Agentziak (ESAk) lehiaketa hau Europako herrialde guztietan bultzatzen du eta azken helmuga, Europako CanSat torneoa izanen da.