Educhess Proiektuaren aurkezpena



Proiektu honen bitartez xakea gizarte zein hezkuntza ikuspuntuetatik landu nahi da, euroeskualdeko zenbait eragileren sinergiak baliatuz. Lan honetan Aviron Bayonnais Echecs Klubak, Villabonako Fleming Herri Eskolak eta Iruñeko Planetarioak hartzen dute parte. 

Aquitania/Euskadi/Navarra-AECT Euroeskualdeak finantzatutako programa da.

Lehenik eta behin, xakea tresna pedagogiko moduan erabili ahal izateko baliabideak eman nahi zaizkio irakaslegoari, horien bitartez, eskolen arteko elkarrekintza sustatzeko, eta modu horretan, munduan arrakasta duten modeloak euroeskualdeko ikastetxeetako errealiteetara egokitzeko. Bigarrenez, xakea lehen hezkuntzako ikasgeletan irakaskuntza-tresna bezala ezartzea bilatuko da, eta hirugarrenez, esperientzia dokumentatzea izanen da helburua: etorkizuneko edizio berrien oinarri izanen diren eskola-materialak sortuko dira. Laugarrenez, proiektuak ikaslegoaren baitan izandako eragina neurtuko da. Azkenik, esperientzia guztien zabaltzea bilatuko da, teknika horiek erabiltzeko interesa duten ikastetxeen sarea sortzeko jomugarekin. Proiektua egin ahal izateko sinergia handiak dituzten agenteen parte-hartzea bilatu da. 

Proiektuaren sozioak:

Iruñeko Planetarioa zientzia eta teknologiaren dibulgazio eta hezkuntzan 25 urteko esperientzia duen zentrua da eta NICDOk kudeatzen du, Nafarroako Enpresa Publiko desberdinak kudeatzen dituen organoa, alegia. Enpresa-talde horren baitan, besteak beste, Baluarte Kongresu-Jauregia, Navarra Film Comission, Larra-Belagua, Navarra Arena, Filmoteca de Navarra, Refena, eta Circuito de Navarra daude. Antolakuntza honi esker, empresa horietan ekitaldi desberdinak programatzea posible da, zentru desberdin horiek bata bestearen “luzapen” gisa funtzionatu ahal dutelarik. Xake Kluba Aviron Bayonnais Echecs:  Euskal Herriko kostalde klubaren oinordekoa, Aviron BAB eskualdean presentzia handiko kluba da. Xakea irakasten du eta bertan lan egiten du, bai klubean bai eskualdeko hainbat ikastetxetan, bai publikoan bai pribatuan. Frantzian ere aktiboki parte hartzen du. Fleming Herri Eskola eskola publikoa:  Ikastetxe publiko bat da, eta bere ikasle gehienak etorkinak dira Horregatik, ikasle anitzeko kulturaniztasuna horrek lehen mailako erronka soziala suposatzen du edozein irakaskuntza-esperientzia prestatzerko orduan. Horrez gain, eskolak interes handia erakutsi du xakea zentroaren erreferentzia jarduera gisa ezartzeko

 

Info+: Proiektu honen inguruan informazio gehiago jaso nahi baduzu, erabil ezazu  galdetegi hau

Educhess Proiektuaren aurkezpena

Zerrendara itzuli