Erakusketak

Erakusketak bisitatzeko sarrera librea da eta planetarioa zabalik dagoen ordutegian ikus daitezke. Hona hemen gure ordutegia
 

BEGIRADAK, IRUDIPENAK, AHOTSAK

Javier Armentia Natxo Barberenaren erakusketaz: 

 



Hubble espazio-teleskopioak gure planetaren inguruan birak ematen ditu bere metalezko-begi, ispilu eta teknologiarekin. 2018ko abuztuaren 31an, gure Esne-bidearen planoan dagoen Zezenaren konstelazioko eremu baterantz zuzendu zen teleskopioa. Gizakiak txoko horretan bideak, ibaiak, arimak eta garrantzi handiko ametsak irudikatu ditu.

Han, 1983. urtean aurkitutako nebulosa nahiko ezezagun bat dago: IRAS 05437+2502 izena du astronomoek zeruko altxorrak zerrendatzeko erabili ohi duten katalogo baten arabera. Objektu horrek laino ilun eta distiratsuak ditu eta bere baitan izar jaio berriek euren argia jaurtitzen dute irudian ikus ditzakegun belo modukoak eginez. Datuek diote izar horiek bizitza laburreko izar-erraldoiak direla eta euren gas-fluxuak 200.000 km/orduko abiadura har ditzaketela. Eskenatoki hori aldatuko da, nahiz eta gure bizitzek irauten duten denbora apurrak ez digun hori ikusteko aukerarik emanen.

Irudi hau nolabait, ezusteko baten ondorioa da, izan ere, ez genekielako Hubblelek harrapatzeko gaitasuna izanen ote zuen. Egun, oraindik ez dakigu zehazki zer ikusten ari garen, zein prozesu gertatzen ari diren edota argi-joko horiek zerk eragiten duen. Horregatik dago hemen, Natxo Barberena eta beste hainbat artistaren erakusketa zabalduz. Irudi honen bitartez eztabaida eta parte-hartzea sustatu nahi dugu: zer ikusten duzu hor? Zer sentsazio sortarazten dizu? Bide desberdineratarako abiapuntua izan daiteke, beraz, irudi zientifikoa. Elkarrekintza hori, aldi berean, Barberenak dakarkigun istorio honentzat abiapuntu polita izanen da.

Hori izanen da Pamplonetarioan izanen dugun erakusketaren muina. Duela aste batzuk Deborah García Bellori entzun genion Pontevedradko zonalde batzuetan “begiratu” aditza “ikusi” erabili ohi den tokian erabiltzeko ohitura dagoela. Batek erran dezake plazan norbait begiratu duela, han ikusi zuela aipatzeko. Pelikula bat ere begiratzen da. Deborah García Bello kimikaria eta dibulgatzailea da eta bere lanetan artea eta zientziaren arteko loturak aztertzen ditu.

iradokizunerantz garamatzan pasadizo hau erabili zuen artearen inguruan hausnartzeko: begiratzea edo ikustearen arteko ñabarduretan, batzutan kontraerranak aurki daitezkezke, baita zientziaren ikuspuntutik beretik ariketa egiten dugunean ere. Erakustaldi honetan Natxo Barberena pausu bat harago doa: begiradak, ikusmenak, ahots poetiko bat garatzeko, diskurtso bat sortu du eta guztia biderkatzeko gaitasuna du. Gizakion ekintzetan berezko dugun zerbait, nahiz eta batzutan pixkat ahazturik dugun zerbait den.

Koadro hau begiratzeko da: begi guztien jomuga eta inguratzen duten testu guztien bilgunea da. Bakarrik ikusiko dugu baldin eta begiratzeko gai bagara. Entzuteko gai bagara. Istorioak senti daitezkeen moduan, bakoitzaren biografia edota norberaren historia propioaz ohartzen garen bezala sentitu dezakegu. Besteen irudikapenen bitartez begiratu dezakegu. Egun indibidualismoa guztiaren ardatz bihurtu den honetan, dirua guztiaren erdigunean dagoen honetan, ez dugu begiratzeko tarterik hain erraz hartzen.

Ikusle bezala, urte hauetan Natxo Barberenaren proposamenak begiratu ditut. Egile, artista honek errealitatearen irakurketa sakona egiten du. Ez dago konforme eta aldatzeko ahalegina proposatzen du bizitako esperientzia oinarrian jarriz, eguneroko bidai bat bailitzan. “Urtearen joanean sortzen den sentitzea” eskaini zuen duela hilabete batzuk Zitadelan eta beste artisten parte-hartzea sortu zen han; orain, eboluzioaren bidean eta pintura poesiarekin lotuz, proposamena aldatu egiten da. Lehen poesía-testua proposamen plastiko bihurtzen bazen, orain, pintura zirarragarria poetei dei egiten die trazo bakoitza istorio eta ahots anitzetan bihurtu dadin. Zikloa Iruñeko Planetarioan osatuko da beraz, zeruko mugimenduak egunero behatzen diren tokian.

 

“Con A de Astrónomas” erakusketaren protagonistak kosmosaren parte diren objektuak dira (galaxiak, izarrak, planetak, kometak,...), baina bestalde, era esanguratsuagoan, objektu hauek ikertu dituzten milaka emakumeak ere badira. Historian zehar, gau eta egun zeruko gorputzak aztertzen pasa dituzten emakume-astronomo ugari aurki ditzakegu. Erakusketa honetan hauetako asko eta asko gogoratzen ditugu. Agloniketik hasita (Greziar garaian ilargi eklipseak igarri zituena) Nancy Roman arte (NASAn lanpostu exekutibo bat izan zuen lehen emakumea). Beti ere Caroline Herschel (XVIII mendean kometak aurkitu eta izar binarioak aztertu zituena) edo Henrietta Swan Leavitt (bere izar aldakorren ikerketak unibertsoko distantzia handien neurketa ahalbidetu zuen); eta gaur egun punta puntako astronomia ikerketak egiten dituzten beste emakume asko ahaztu gabe.

Erakusketa honek bere islada Planetec saioetan izanen du. Horietan pelikula bat, zeruaren azalpena eta gaurkotasun astronomikoa uztartzen dira emakume astronomilariei ere lekua eginen zaien bitartean. Planetec saioak larunbatetan izan ohi dira. Euskaraz dituguz hurrengoak honakoak dira: 

 


 

MUNCYT (Museo Nacional de Ciencia y Tecnología) Leihoa ·  Eguzki-erlojuak

  • Eguzki-erloju Ekinoziala edo Ekuatore-unibertsala (1985/004/0358) - 1870-1920. Erloju hauek edozein latitudetarako presta daitezke. Behin brujularekin orientatu denean eta graduatutako linboaren ordu-eskala zeru-ekuatorearekiko paraleloan kokatzen denean, lortuko dugun eguzki-ordua honakoa izanen da: gnomonaren itzalak  erdialdean grabatuta dagoen eraztunean sortutako itzalak adieraziko duena.
     
  • Lorategian kokatzeeko Eguzki-erloju horizontala  (2000/033/0001) - 1646. Pizarrazko erloju-linboa, eskuarki lorategietan erabili ohi zen motakoa. Erdialdean gnomona txertatzeko zulotxoa ikus daiteke (gnomona galduta dago). Zenbait grabatu ditu: ilargiaren faseak edota zenbaki arabiar zein erromatarretan egindako eskalak. Piezaren atzealdean zenbait idazkun ageri dira, galdutako gnomonaren inklinazioa kalkulatzeko ahalbidetzen duen triangelua, esaterako. Ziurrenik, 48ºkoa. 
     
  • Planetarioa (1992/014/0002) - 1830-1840. William Harris & Co. Planetario hauek modelo heliozentrikoa irakasteko erabili ohi ziren. Eredu hori zabaltzeak zenbait zailtasun zituen, Lurretik bertatik egin daitezkeen behaketak zalantzan jartzea zekarrelako. Eskuz egindako engranajez osatutako mekanismo bati esker Ilargiak Lurraren inguruan duen mugimendua eta Lurrak Eguzkiaren inguruan egiten duena azaltzea posible da. 
     

 

Nabarmenduak

Sarrerak erosi
Multimedia
Iruñeko Planetarioa 1993 - 2018 Izar-eskola STEM Planeta Nafarroako FIRST LEGO League Galaxiaren Lorategia Bloga Fulldome Productions
Buletina

DATU-BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

  • Arduraduna: Navarra de Infraestructuras de Deporte y Ocio, S.L. (NICDO)
  • Helburua: Interesdunak Iruñeko Planetarioak antolatzen dituen jarduera eta ekitaldiei buruzko informazioa astero jaso dezan behar diren datuak eskatzea.
  • Legitimazioa: Interesatuaren baimena.
  • Hartzaileak: Datuak ez dira beste inoren eskuetara pasako legearen araberako eskaririk jaso ezean, edota horien esleitzea helburua betetzeko beharrezkoa geratzen bada.
  • Eskubideak: Datuak jaso, aldatu edota borratzeko zein informazio gehigarrian agertzen denaren araberako eskubideak dituzu.
  • Informazio gehigarria: Datuen Babeserako informazio gehiago hemen kontsulta dezakezu.