Feria eta lankidetzak

Kodearen Astea (Code Week) 2018

Kodearen Astea (Code Week) 2018

Gaur egun bizi garen mundua etengabeko eraldaketan dago teknologiaren aurrerakuntza azkarrari esker. Horren ondorioz, lan egin, komunikatu, erosi edo pentsatzeko modua ere aldatu da. Aldaketa azkar hauei aurre egiteko eta inguratzen gaituenari zentzua emateko behar beharrezkoa da teknologiaren funtzionamendua ezagutzea, baita etapa berriari egokitzeko lagungarriak izanen diren gaitasun berrien garapena ere. 



info


Nazioarteko Espazioaren Astea (World Space Week) 2018

Nazioarteko Espazioaren Astea (World Space Week) 2018

Urriaren 4tik 10era Zientzia eta teknologiak gizakion bizimodua hobetzeko jokatu duten papera azpimarratzeko ospakizun ugari egiten da munduan zehar. 1999. urtean Nazio Batuen Asanblada Orokorrak Nazioarteko Espazioaren AsteaWorld Space Week, aldarrikatu zuen ondorengo bi gertakariak oroitzeko: 1957ko urriaren 4a: egun horretan gizakiak sortutako lehenbiziko satelitearen, , Sputnik 1aren jaurtiketa arrakastaz gauzatu zen. Modu horretan, espazioaren esplorazioaren bidea ireki zen eta aurten gertakariaren 60. urteurrena ospatuko dugu! 1967 urriaren 10a: data horretan Estatuek espazio-esplorazioaren inguruko jarduerak arautzeko Tratatua sinatu zuten.



info


Tecnociencia 2018-2019

Tecnociencia 2018-2019

2018-2019ko Tecnociencia jarduerak formatu zertxobait desberdinarekin dator aurreko edizioekin alderatuta. Alde batetik 12-18 urte bitartekoentzat (2000 eta 2006 urte bitartean jaio diren neska-mutilentzat) ikasturte osoko teknologia-tailerra egiteko eskaintzen dugu. Besteik, ikastetxeek ekimenean doan parte hartzeko aukera izanen dute haur hezkuntzatik hasi eta batxilergoraino (ikastetxeen izen-ematea  info@planetastem.com helbidearen bitartez egin behar dira). Egindako lan guztiak (planetarioan zein ikastetxeetan egindakoak) Teknociencia Ferian aurkeztuko dira 2019ko ekainaren 8an. 



info


Elhuyar - Parekoen topaketa 2018

Elhuyar - Parekoen topaketa 2018

Ikasleek zientzia eta teknologiako proiektuen inguruko iradokizun eta aholkuak trukatuko ditzute, apirilaren 21ean Bilboko ‘Zientzia Azokan’ aurkezteko



info


Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna 2018

Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna 2018

Emakumeek eta neskek zientzian berdintasunezko parte-hartzea izateko xedearekin, otsailaren 11 Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna izendatzea erabaki zuen Nazio Batuen Batzar Nagusiak.  [Hona hemen dokumentua  A/RES/70/212 ]. Genero berdintasuna eta neska zein emakumeen indartzea bultzatzea du helburu egun honen ospakizunak. 

 



info


Global Game Jam 2018

Global Game Jam 2018

Global Game Jam® (GGJ) jokuak sortzeko ekitaldia da eta mundua guztian ospatzen da urtarrilaren 26tik 28ra egoitza desberdinetan. Erronka honakoa da: ekitaldiaren hasiera gai bat plazaratuko da eta parte hartzaileek 48 ordu izanen dituzte bideojoko bat sortzeko. 



info