Non dago Eguzkilorea?

es eu

Mari aitzinako euskaldunen Dama da, guztiaren ama. Denbora eta eguraldiaren jabe da eta iparraldeko haranetan bizi diren lagunak bisitatzea maite du. Gaur Baztanerat abiatu da, baina ez du bere eguzkilorearen arrastorik aurkitu. Non egonen da? Joan gaitezen bere bila Marirekin, bitartean istorio aunitz ezagutu eta lagun berriak eginen ditugularik.

Iraupena: 30 min.


Euskal mitologia eta zientzia uztartzen dituen marrazki bizidunez egindako ikus-entzunezkoak Baztanen barna galdu den Eguzkilore bat du abiapuntu. Bilaketa horretan, izarrak, ilargia eta konstelazioak ezagutzeko parada izanen dugu, euskal mitologiako pertsonaia ezagunak lagunduta.

Youtube:

Proposamen honen benetako protagonista Baztan bera da, bere kondaira, txoko eta jendearekin. Jatorrizko musika Iñigo Belzunegi Iturriak sortu du eta Baztan lokuzioa Ikastolako hainbat guraso eta ikaslek zein ikasle ohik egin dute: Xorroxin Irratia, EiTB eta Elizondoko Abesbatza Txikiko haurren ahotsak izanen ditugu entzungai pertsonaien ahotan. Pelikula Baztan Ikastolako ikasle ohi eta Iruñeko Planetarioko langilea den Miren Karmele Gomez Garmendiak zuzendu du, istorioari soinu eta koloreak sentitzeko modu berezia gehitu diolarik.

Pelikularen kartela

Edonola ere, 2015. urtekoa ez da Iruñeko Planetarioak Nafarroa Oinezekin izan duen lehen kolaborazioa. Izan ere, 1999. urtean -Jaso Ikastolak antolatutako Nafarroa Oinezko jardueren baitan -Iruñeko Planetarioko kupularako proiekzio berezia egin zen. Orduko hartan, Bernardo Atxagak espreski utzitako "Asto bat hipodromoan" ipuina erabili zen.

Orain, ordea, 1999an ez bezala, produkzio eta bistaratze teknikek kupula osoarentzat egindako bideoa sortzea ahalbidetu dute. Honela, Iruñeko Planetarioko produkzio taldeak -teknologia berriak eta urte hauetan pilatutako lan eskarmentua baliatuta- euskaraz sortutako lehendabiziko fulldome produkzio originala aurkeztu du, gure lurraldeko istorioak nazioartera eramanen dituena.

Toki horietako arbasoek ere zerua behatuko zuten, izarren artean istorioak idatzi eta mitologia sortuz, antzinako euskaldunek egin bezala.

‘Non dago eguzkilorea?´ filma Nafarroa Oinez 2015 ospatzeko sortu zen eta 2015/2016 ikasturtetik aitzin, planetarioko hezkuntza-programaren baitako Izar-eskolan ikusi ahalko da. Era berean, zinema fulldome saioetan ere ikusgai izanen da, Iruñeko Planetariora hurbildu nahi duen ororentzat.

 

KREDITOAK

Zuzendaria: Miren Karmele Gomez Garmendia
Diseinu bisuala: Raúl Manzanal Nogales
Gidoia: Miren Karmele Gomez Garmendia, Fernando Jáuregui Sora
Jatorrizko musika: Iñigo Belzunegi Iturria
Soinua eta efektuak jartzea: Josean Olaberri. Tok! Audio

2D eta 3D Animazioa eta Fulldome muntaia:

Raúl Manzanal
Jatorrizko marrazkiak: Miren Karmele Gomez Garmendia
Ekoizpena: Nieves Gordón Arce, Marta Igoa Erro, Rakel Sueskun Eguaras, Miren Karmele Gomez Garmendia
Jatorrizko argazkilaritza:

Fernando Jáuregui Sora, Nieves Gordón Arce

Euskara:

Lokuzioak:

Mari: Nerea Alzuri Ordoki

Narratzailea: Fernando Anbustegi Goñi

Basajaun: Ion Mindegia Petrirena

Irakaslea: Marijo Garmendia Urtizberea

Lorea: Paula Gonzalez Paniagua

Amaia: Alba Azcarraga Goñi

Antton: Joanes Altxu Urtasun

Gela: Enaitz Goñi Erausquin, Eneko Iribarren Aleman, Onintza Gorosabel Irisarri, Urko Jubera Idoate, Mikele Jubera Idoate, Iraide Iturregi Celayeta, Irati Viguria Etxabari, Olaia Urrutia Opoka, Maialen Migeltorena Gaskue, Naxara Aleman Irisarri, Izaro Dendarieta Escudero

Grabaketa tokia: Elbetea Records – Elizondo, Baztan
Ekoizpena: Maki Urtasun Jaimerena, Kristina Urtasun Jaimerena

Soinu Teknikariak: Mikel Biguria, Kandi Fernandez


Gaztelania:

Mari: Amalia Cantarero

Narratzailea: Juan Ochoa Vela

Basajaun: Guillén Caballé

Irakaslea: Mireia Faura

Lorea: Sonsoles Silvela

Amaia: Inés Silvela

Antton: José Manuel López

Grabaketa tokia: Estudios SDI Media –Madrid

Ekoizpena: Lola López, Manuel Bellido

Soinu Teknikariak: Lorena Sigmaringa, Mª Eugenia Serna


Komunikazioa eta webgunea:

Nieves Gordón Arce, Javier Armentia Fructuoso, Nafarroa Oinezeko Komunikazio Batzordea

Gida didaktikoa: Miren Karmele Gomez Garmendia, Fernando Jáuregui Sora
Itzulpenak:

Ingelesa:Nancy Bang, Frantsesa: Emmanuel Valtener

ISStik ikusten diren Lurraren argazkia: ESA, NASA
Elkarlanean aritu direnak:

Javier Lacunza, Silvia Urdánoz, Mónica Ruiz, Arantxa Rodríguez, Joaquín Saro, Miguel Ángel Bretos, Antonio Zudaire, Mariano Inza, Alejandra Nicosia, Mª Paz Erviti, Yolanda Goikoa, Diana González

Esker-ematea:

Istarbey Landa Etxea, Xorroxin Irratia, Julen Durandegi, Hutsun Txalaparta Taldea, Mikel Urrutia, Anai Gambra, Nacho Piek, Maria Lizardi, Bihotz Unanua, Angel Garzia, Iñaki Aginaga, Miren Mindegia, Itziar Mena, Joseba Otondo, Idoia Sobrino, Oianko Garde, Maite Iturralde, Mari Joxe Iturralde, Juanjo Atxa, Marilu Apeztegia, Jasone Altxu, Sokorro Iñarrea, Mari Paz Goñi, Mari Carmen Goñi, Kepa Dendarieta, Nafarroako Ikastolen Elkartea

Gure eskerrik beroenak Joxan Artzeri bere olerkia uzteagatik:

Iturri zaharretik edaten dut,

ur berria edaten,

beti berri den ura

betiko iturri zaharretik.



Baztango eszenatokietako giro-soinuak (iturria, basoa, zelaiak, ikastola…) Joxean, Karmele, Fernando eta Nievesek grabatu zituzten jatorrizko lekuetan

Joxean, Iñigo, Karmele, Raul, Fernando eta Nievesek Iruñeko Planetarioko kupula azpian soinu-nahasketak egin zituzten 2015eko urriaren 5ean, astelehena.

Baztan Ikastolaren familia osatzen duten haur, irakasle, gazte, guraso, aitatxi eta amatxiei eskeinia

 

Iruñeko Planetarioak 2015eko Nafarroa Oinez ospatzeko egindako ekoizpena da


TALDEENTZAKO PELIKULAK

Pelikula hau ez badago gure agendan programaturik eta taldean etortzeko asmoa baduzue, jartzeko eska dezakezue (gelaren erabilgarritasunaren araberako aukera). Gogoan izan zuen eskaria zeruraren zuzeneko azalpenarekin konbina dezakezuela. Bidal iezaguzue zuen proposamena galdetegi honen bitartez.

Non dago Eguzkilorea?

Zerrendara itzuli

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.