Hautatu

Hautatu zutabea gazteen hautatze-prozesuan hurbil egoteko jarduerak martxan jarriko ditu, Goi Mailako Ikasketak hautatzerako orduan bidelagun izateko. Aholkularitza taldearen laguntza giltzarri izanen da eta horiek laguntzeko orientaziorako materialak, zikloak eta hitzaldiak prestatuko dira komunikazio kanal desberdinetan. 

Hautatu atalaren bitartez planetarioko erakusketa gelan STEM Txokoa zabaldu da, STEM Planeta bezalako programaren presentzia etengabea izan dadin, zientzia eta teknologia zentruaren bihotzean.  

Lotura honetan Nafarroako Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika (STEM) ikasketak ikus ditzakezu. 

Era berean, bide honetan zenbait adituren aholkularitza izanen dugu.