Izar-eskola: 2018-2019 Ikasturtearen aurkezpena

IZARRAK, TEKNOLOGIA, ZIRRARAK...orain PLANETARIO DIGITALAREN ESKUTIK!

Ikasteko gogoak pizteko baliabidea. Adin guztientzat.

Iruñeko Planetarioaren proiektu honek Obra Social "la Caixa", Caja Navarra Fundazioa eta Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Sailaren babesa du.

Izar-eskola aurten berezi-berezia izanen da Planetario Digital berria jarri dugulako eta horren bitartez bistaratze efektu ikusgarriak izanen ditugu, orain eskaini ahal izan ditugun zirraragarrienak. Teknologia berri honi esker gure saioak moldatzeko eta edukiak aurkezteko bideak zabaltzen dizkigu eta ikuslegoari gehiago hurbiltzea ahalbidetuko digu. Teknologia hezkuntzaren zerbitzura paratuko dugu esperientzia berri bat izan dezazuen. 

Gure eskolaren helburu nagusia eskola­ curriculuma osatu eta garatzea da, Haur Hezkuntzatik Batxilergoraino. Hezkuntza-eskaintza honetan kasteko  prozesua jolasarekin uztartzen da izar, zientzia eta teknologiaren bitartez. Astronomiaren eskutik beste diziplina batzuetara hurbilduko gara, hala nola, historiara, literaturara, arte plastikotara, filosofiara, pil-pilean dauden teknologietara edota beste hizkuntzetara. 

SAIOEN ORDUTEGIA:

  • Asteartetik ostiralera (eskola-egunak) 10:00etan eta 12:00etan.
  • Gehienezko iraupena: 90 minutu.
  • Saioa hasi baino 15 minutu lehenago planetarioan egotea komeni da.

IKASLE BAKOITZAK ORDAINDU BEHARREKO PREZIOA: 5€. 

ERRESERBA EGITEKO ARGIBIDEAK

  • Gure saioen erreserbak webgunearen bitartez eginen dira galdetegi hau erabiliz. 
  • Eskaria jasotzen dugunean zuekin harremanetan paratuko gara behin ­betiko datuak finkatzeko. 
  • Saioa hasi baino lehen ikasle kopuru zehatza aipatuz leihatilan ordain dezakezue edo  online egiteko aukera dago ere.
  • Zalantzarik izanez gero deitu 948 26 26 28 telefonora edo idatzi escuela@pamplonetario.org helbide elektronikora.

ESKOLA-SAIOAK

2018-2019 ikasturterako aukera desberdinak prestatu ditugu: emanaldi bakoitza berezia da eta izarrez beteriko kupula azpian gauzatzen da. Hiru azpiataletan banatzen den egitura finko bat proposatzen dugu. 

Lehendabizi, saioari izena  paratzen  dion  pelikula  proiektatzen  dugu kupulan.  Pelikula  bakoitzak  planetarioko  lantaldeak  propio egokitutako  material  didaktikoa  du,  ikasleek  gelan  bisitaldiaren  aurretik  edo  ondotik  lantzeko. Bigarren zatian, gure planetario digitalari esker bisitaldiaren egun bereko zeruan izanen  diren  astro  eta  konstelazio  nabarmenenak  ezagutuko  ditugu.  Azkenik, hirrugarren zatian gai desberdinak landuko ditugu: urtaroak, bisitak planeta desberdinetan zehar Ilargia bisitatzeko aukera izanen da, baita Eguzki Sistemaz harago dauden exoplanetak ere. BIsitaldiaren egunean albiste esanguratsurik balego, aipatuko ditugu, hori guztia baliabide ezin hobea izanen den planetario digitalari esker. Eduki guztiak unean - unean gelan dauden taldeen adinari eta talde motei egokituko dira. 

 

Planetario digital berria Pirineos La Nuit, EFA233/16 PLN, , Europear proiektuaren eskutik heldu da, INTERREG V A ESPAÑA-FRANCIA-ANDORRA POCTEFA 2014-2020 izeneko bigarren deialdian onartu zena. FEDER izeneko Eskualdeen Sustapenerako Europako Fondoekin finatntziatua dago eta NICDO-Iruñeko Planetarioa proiektu horren buru da.