Izar-eskola: 2019-2020 Ikasturtearen aurkezpena

IZARRAK, TEKNOLOGIA, ZIRRARAK...

Ikasteko gogoak pizteko baliabidea. Adin guztientzat.

Iruñeko Planetarioaren proiektu honek Obra Social "la Caixa", Caja Navarra Fundazioa eta Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Sailaren babesa du.

Ikasturte honetan ziklo desberdinetarako emanaldi berriak prestatu ditugu: Cloeren zerua, esaterako, gure lagun Bostirekin batera eskainiko da Haur Hezkuntzaren baitean. Bestalde, LH 3. Mailarako Galaxiaren Lorezaina eskainiko dugu eta DBH 3. Mailatik aurrera CAPCOM GO! Apolo proiektuaren historia emanaldia eskatzeko aukera izanen da. Era berean, Beyond the Sun, LH 5.eta 6. Mailako ikasleek ingelesez eskatzeko aukera izanen dute.

Beti bezala, pelikularen ondotik, emanaldia bisitaldiaren zuzeneko zeruaren azalpenarekin osatuko da eta horrekin baterak, iaz estreinatutako planetario digitalak eskaintzen dituen baliabide ikusgarriekin borobilduko da.

Gure eskolaren helburu nagusia eskola­ curriculuma osatu eta garatzea da, Haur Hezkuntzatik Batxilergoraino. Hezkuntza-eskaintza honetan ikasteko  prozesua jolasarekin uztartzen da izar, zientzia eta teknologiaren bitartez. Astronomiaren eskutik beste diziplina batzuetara hurbilduko gara, hala nola, historiara, literaturara, arte plastikotara, filosofiara, pil-pilean dauden teknologietara edota beste hizkuntzetara. 

SAIOEN ORDUTEGIA:

  • Asteartetik ostiralera (eskola-egunak) 10:00etan eta 12:00etan.
  • Gehienezko iraupena: 90 minutu.
  • Saioa hasi baino 15 minutu lehenago planetarioan egotea komeni da.

IKASLE BAKOITZAK ORDAINDU BEHARREKO PREZIOA: 5€. 

ERRESERBA EGITEKO ARGIBIDEAK

  • Gure saioen erreserbak webgunearen bitartez eginen dira galdetegi hau erabiliz. 
  • Eskaria jasotzen dugunean zuekin harremanetan paratuko gara behin ­betiko datuak finkatzeko. 
  • Saioa hasi baino lehen ikasle kopuru zehatza aipatuz leihatilan ordain dezakezue edo  online egiteko aukera dago ere.
  • Zalantzarik izanez gero deitu 948 26 26 28 telefonora edo idatzi escuela@pamplonetario.org helbide elektronikora.

ESKOLA-SAIOAK

2019-2020 ikasturterako aukera desberdinak prestatu ditugu: emanaldi bakoitza berezia da eta izarrez beteriko kupula azpian gauzatzen da. Hiru azpiataletan banatzen den egitura finko bat proposatzen dugu. 

Lehendabizi, saioari izena  paratzen  dion  pelikula  proiektatzen  dugu kupulan. Bigarren zatian, gure planetario digitalari esker bisitaldiaren egun bereko zeruan izanen  diren  astro  eta  konstelazio  nabarmenenak  ezagutuko  ditugu.  Azkenik, hirrugarren zatian gai desberdinak landuko ditugu: urtaroak, bisitak planeta desberdinetan zehar, Ilargia bisitatzeko aukera izanen da, baita Eguzki Sistemaz harago dauden exoplanetak ere. BIsitaldiaren egunean albiste esanguratsurik balego, aipatuko ditugu, hori guztia baliabide ezin hobea izanen den planetario digitalari esker. Eduki guztiak unean-unean gelan dauden taldeen adinari eta talde motei egokituko dira. 

Planetario digital berria Pirineos La Nuit, EFA233/16 PLN, , Europear proiektuaren eskutik heldu da, INTERREG V A ESPAÑA-FRANCIA-ANDORRA POCTEFA 2014-2020 izeneko bigarren deialdian onartu zena. FEDER izeneko Eskualdeen Sustapenerako Europako Fondoekin finatntziatua dago eta NICDO-Iruñeko Planetarioa proiektu horren buru da.