Izar-eskola: 2020-2021 Ikasturtearen aurkezpena

IZARRAK, TEKNOLOGIA, ZIRRARAK... Unibertsoa zure beharretara egokitua.

COVID-19ak oso berezi egingo du aurtengo ikasturtea, oso erronka handia izango dena hezkuntza-komunitate osoarentzat. Planetarioan ratioak murriztuko ditugu; horri esker, bisita pertsonalizatu ahal izango dugu, esperientzia zure hezkuntza-beharretara gehiago egokitzeko. Jakingo duzunez, segurtasun-distantziei eutsi ahal zaie gure instalazioetan, eta osasun-agintariek ez kutsatzeko gomendatutako segurtasun-neurriak ezarrita ditugu duela zenbait hilabetetatik: maskarak, gel hidroalkoholikoa, segurtasun-distantziak, edukiera mugatzea, jarlekuak eta komunak desinfektatzea... Hartara, bermatu dezakegu aurten Izar-eskolan parte hartuko duten ikasleek euren ohiko eskola-ingurunean ezarritako baldintzak bezain zorrotzak, edo zorrotzagoak, izango dituztela gurean ere.

Joan den ikasturteko online jarduerak gure artean geratuko dira, eta Iruñeko Planetarioan jakin badakigu hori. 2020-2021 ikasturtean zehar, ikasgelatik zein etxetik egin ahal izateko proposamenak garatuko ditugu. Hala eta guztiz ere, gure ustez, norbanakoaren garapen integralak sozializazioa, pertsonen arteko interakzioa eskatzen du ezinbestez. Hartara, uste dugu ezin ditugula baztertu leku seguruetarako bisitak, eta Iruñeko Planetarioa horietako bat da.

Konfinamenduaren lehen fasean zehar, ahalegin handia egin genuen gida didaktiko berriak prestatzen, eta ikasturte honetan eguneratzen joango gara. Bestetik, planetarioko dokumental bat egin dugu, Pirineos la Nuit izenburukoa, Pirinioetako gauaren eta, oro har, ingurumenaren iluntasunaren egoera erakusten duena. Beti bezala, filmaz gain, bisitaren egunaren zeruarekin osatuko da saioa, baita planetario digitalak eskaintzen dituen beste berrikuntza askorekin ere.

Gure eskolaren eginkizun nagusia hezkuntza-ziklo guztietako eskola-curriculumak osatu eta garatzea da. Eskaintzak ikaskuntza eta dibertsioa uztartzen ditu, izarrak, zientzia eta teknologia motibazio-bide direlarik. Astronomiaren eskutik, beste diziplina batzuk landuko ditugu, hala nola historia, literatura, arte plastikoak, filosofia edo goraka ari diren teknologiak; hainbat hizkuntzatan egiten dugu hori.

Ikasteko gogoak pizteko tresna hau Iruñeko Planetarioaren jarduera bat da, eta "la Caixa" Gizarte Ekintzaren zein Nafarroako Kutxa Fundazioaren sostengua du, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren kolaborazioarekin.

SAIOEN ORDUTEGIA:

  • Asteartetik ostiralera (eskola-egunak) 10:00etan eta 12:00etan. Kontsultatu beste aukera batzuk.
  • Gehienezko iraupena: 90 minutu.
  • Saioa hasi baino 15 minutu lehenago planetarioan egotea komeni da.

IKASLE BAKOITZAK ORDAINDU BEHARREKO PREZIOA: 5€. 

ERRESERBA EGITEKO ARGIBIDEAK

  • Gure saioen erreserbak webgunearen bitartez eginen dira galdetegi hau erabiliz. 
  • Eskaria jasotzen dugunean zuekin harremanetan paratuko gara behin ­betiko datuak finkatzeko. 
  • Saioa hasi baino lehen ikasle kopuru zehatza aipatuz leihatilan ordain dezakezue (diruz, txartelaz, transferentziaz) edo  aldez aurretik online egiteko aukera dago ere.
  • Zalantzarik izanez gero deitu 948 26 26 28 telefonora edo idatzi escuela@pamplonetario.org helbide elektronikora.

ESKOLA-SAIOAK

Zalantzaz jositako 2020-2021 ikasturte honetan, ahalegin berezia egingo dugu gure eskaintza zuen beharretara egokitzeko. Saioen edukiera mugatuko dugunez, bisita pertsonalizatu eta zuk planteatutako behar zehatzetara (saioan jorratzeko edukia, egitura, iraupena, ordutegia...) egokitu ahalko dugu. Kontsultaren bat egin nahi baduzu, deitu: 948 262628 telefonora.

Saioei buruzko informazioa eta haien material didaktikoak Iruñeko Planetarioaren webgunean aurkituko dituzu. Berritu egin ditugu gida didaktiko batzuk. Deskargatu eta erabili, baliagarriak iruditzen bazaizkizue.

Pirineos la Nuit aurkezten dugu nagusiagoentzat, hots, DBHko bigarren zikloko eta Batxilergokoentzat. Iruñeko Planetarioa buru ari den izen bereko proiektu europarraren emaitza da, eta gaua zein ingurumena ditu aztergai.

Saioaren osagarri, gaurko gaua ohiko atala dago, baita azken zatia ere, nahi bezala pertsonalizatu ahalko duzuna aurten: planetak, urtaroak, galaxiak eta Unibertsoa, nazioarteko espazio-estazioa eta beste satelite artifizial batzuk, Marte planeta gorria, konstelazioak… Aukeratu zure beharretara hobekien egokitzen dena edo esan zer eduki iruditzen zaizun erabilgarriena saioaren azken ordu-erdirako. Eduki eta aurkezpen guztiak adinera eta taldeen ezaugarrietara egokituko dira, eta, aurreko urteetan bezala, saioaren hizkuntza aukeratu ahalko da.

Planetario digitala Pirineos La Nuit, EFA233/16 PLN, Europear proiektuaren eskutik heldu da, INTERREG V A ESPAÑA-FRANCIA-ANDORRA POCTEFA 2014-2020 izeneko bigarren deialdian onartu zena. FEDER izeneko Eskualdeen Sustapenerako Europako Fondoekin finatntziatua dago eta NICDO-Iruñeko Planetarioa Pirineos La Nuit proiektuaren buru da.