Izar-eskola: 2022-2023 Ikasturtearen aurkezpena

Up For The Planet… Unibertsoa planeta jasangarri batetik

Ikasteko gogoak pizteko tresna hau Iruñeko Planetarioaren jarduera bat da, eta "la Caixa" Fundazioaren sostengua du, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren laguntzarekin

Izar Eskola / Izar Eskola / School of Stars da Iruñeko Planetarioko programarik zaharrena, bere hezkuntza-jardueraren ardatza, baita haren proposamen ezagun eta bakarrenetako bat ere. Edizio honetan etenik gabeko 30 ikasturte bete ditugu.

2022ko uda izan da gogoratzen dugun beroena. Lehorrena ere izan da, baso eta zelai gehien erre dituena eta, zenbait lekutan, uholde suntsitzaileenak izan dituen uda.

Zientzialariak 40 urte baino gehiago dira hori iragartzen ari direla: berotegi-efektua eragiten duten gasen emisioa gelditzen ez bada, beste izaki bizidun batzuen mende dauden ekosistemen suntsiketa gelditzen ez badugu, modu iraunkorrean bizitzea pentsatzen ez badugu, guk geuk eragingo dugu klima-aldaketa, eta horrek arriskuan jarriko gaitu espezie gisa. Gizarte jasangarria sortu behar dugu, gure ondorengoentzat etorkizuna izatea nahi badugu.

Up For The Planet

Hainbat hamarkada espazioan arakatu ondoren, oso ondo ezagutzen dugu Unibertsoko beste leku batzuetan gertatzen dena: espazioan, Marten, Artizarrean edo Ilargian, adibidez, berehala hilko ginateke astronauten bizi-euskarri konplexurik gabe. Ez dago B planetarik. Lurra gure etxea da, gure etxe bakarra.

Baina, nahikoa hitz! Ez dago denbora galtzerik behin eta berriz gauza bera errepikatuz.

Ekin egin behar da!

Planetariotik bisita aprobetxatzea proposatzen dizugu, zure ikastetxearen karbono-aztarna ezagutzeko. Bilatu interneten, hezkuntza-maila desberdinetara egokitutako baliabide asko daude. Kalkula ezazu, halaber, planetario honetara egindako bisitaren karbono-aztarna, esaiguzu zein den, gure jarduerak Lurrari nola eragiten dion jakin nahi dugu, eta hura leheneratzeko beharrezko neurriak hartu.

Aurtengo bisitan, Garapen Jasangarriko 17 Helburuen (GJH) inguruko informazioa eskaintzen dizugu, eta nazioarteko komunitate astronomikoak GJH18: zeruaren kalitatea eta izarren argirako sarbidea barne hartzeko duen ekimenaren berri ere emango dizugu.

Gainera, planetario digitalarekin sortutako informazio-piluletan, arreta berezia jarriko diegu ingurumenarekin eta jasangarritasunarekin lotutako edukiei. Hori guztia beste ikuspegi batetik; izan ere, guk nahi dugu gorantz begiratzea, gure planeta eta gu haren benetako dimentsioan ikusteko beste ikuspegi bat behar dela uste baitugu.

Cajali omenaldia

Ikasturte honetan, Santiago Ramón y Cajalen omenaldiekin bat egingo du planetarioak. Historiako zientzialari garrantzitsuenetako bat, neurozientziaren aitatzat hartzen dena. Gure Cajal eta Eguzkia zientzia-pilula digitalaren bidez, 1860ko uztailaren 18ko eguzki-eklipseak 8 urte zituela bere bokazio zientifikoa nola inspiratu zuen ikusiko dugu.

ESKOLA-SAIOAK

2022-2023 ikasturtean uste dugu bisita aprobetxatzeko modurik onena zure beharren arabera pertsonalizatzea dela: saioan landu beharreko edukiak, egitura, iraupena, ordutegia, etab. Edozein kontsultatarako deitu: 948 262628

Filmaren ondoren, edukiak neurrira eskaintzen dizkizugu: gaurko gaua, urtaroak, planetak, galaxiak eta unibertsoa, astronautak, konstelazioak, Magallaesen bidaia… aukerak ez dira baztertzaileak. Aukeratu zure beharretara hobekien egokitzen diren zientziaren pilula digitalak.

Planetarioko web orrian aurkituko duzu saioei buruzko informazioa, baita horiei lotutako material didaktikoak ere. Gida didaktikoak deskargatzera eta erabilgarriak iruditzen bazaizkizu erabiltzera animatzen zaitugu.

Gure eskolaren funtzio nagusia hezkuntza-ziklo guztietako curriculumak osatu eta garatzea da. Ikaskuntza eta dibertsioa uztartzeko, izarrak, zientzia eta teknologia bitarteko motibatzaile gisa erabiltzen dugu. Astronomiaren eskutik, historiara, literaturara, arte plastikoetara, filosofiara edo sortzen ari diren teknologietara hurbilduko gara, hainbat hizkuntzatan.

SAIOEN ORDUTEGIA:

  • Asteartetik ostiralera (eskola-egunak) 10:00etan eta 12:00etan. Kontsultatu beste aukera batzuk.
  • Saioa hasi baino 15 minutu lehenago planetarioan egotea komeni da.

IKASLE BAKOITZAK ORDAINDU BEHARREKO PREZIOA: 5€. 

ERRESERBA EGITEKO ARGIBIDEAK

  • Gure saioen erreserbak webgunearen bitartez eginen dira galdetegi hau erabiliz. 
  • Eskaria jasotzen dugunean zuekin harremanetan paratuko gara behin ­betiko datuak finkatzeko. 
  • Saioa hasi baino lehen ikasle kopuru zehatza aipatuz leihatilan ordain dezakezue (diruz, txartelaz, transferentziaz) edo  aldez aurretik online egiteko aukera dago ere (kasu honetan, bisitaldiaren egunean ikasleren bat falta bada ez da dirurik itzuliko).
  • Zalantzarik izanez gero deitu 948 26 26 28 telefonora edo idatzi escuela@pamplonetario.org helbide elektronikora.

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.