Unibertsoa Lurretik
Ikasteko gogoak pizteko tresna hau Iruñeko Planetarioaren jarduera bat da, eta "la Caixa" Fundazioaren sostengua du, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren laguntzarekin.
Izar Eskola / Izar Eskola / School of Stars da Iruñeko Planetarioko programarik zaharrena, bere hezkuntza-jardueraren ardatza, baita haren proposamen ezagun eta bakarrenetako bat ere. Edizio honetan etenik gabeko 31 ikasturte bete ditugu 2023ko azaroaren 26a gure 30. urtebetetzea delako.
30 urte Lurreko klimaren joera zehazteko oinarrizko denbora-unitatea da. Munduko Meteorlogia Erakundearen azken txostenek duela hamarkada bazuetatik dakiguna berresten dute: Lurreko klima aldatzen ari gara. Europan tenperaturak munduko batez bestekoaren bikoitza baino gehiago igo dira azken 30 urteetan, hamarkada bakoitzean 0,5 graduko erritmoan. Nahiz eta ekonomia deskarbonizatzeko eta klima-aldaketaren ondorioak arintzeko gehien egiten ari den kontinentea garen arren, ondorioak gehien jasango dituen munduko guneetako bat gara.
Horregatik, garrantzitsua da informazio egiazkoa eta eguneratua izatea, eta esparru guztietatik jardutea planetaren alde. Gure Izar Eskola / Escuela de Estrellas / School of Stars eskolako 31. edizio honetan, ikasle guztiek mundu mailako arazo honi buruzko informazio garrantzitsua jasoko dute, bereziki haiei eragingo diena.
ESKOLA-SAIOAK
2023-2024 ikasturtean uste dugu bisita aprobetxatzeko modurik onena zure beharren arabera pertsonalizatzea dela: saioan landu beharreko edukiak, egitura, iraupena, ordutegia, etab. Edozein kontsultatarako deitu: 948 262628
Filmaren ondoren, edukiak neurrira eskaintzen dizkizugu: gaurko gaua, urtaroak, planetak, galaxiak eta unibertsoa, astronautak, konstelazioak, Magallanesen bidaia… eta jakina, klima aldaketa eta Lurraren zaintza. Aukerak ez dira baztertzaileak eta zure beharretara hobekien egokitzen diren zientziaren pilula digitalak aukeratzera animatzen zaitugu.
Planetarioko web orrian aurkituko duzu saioei buruzko informazioa, baita horiei lotutako material didaktikoak ere. Gida didaktikoak deskargatzera eta erabilgarriak iruditzen bazaizkizu erabiltzera animatzen zaitugu.
Gure eskolaren funtzio nagusia hezkuntza-ziklo guztietako curriculumak osatu eta garatzea da. Ikaskuntza eta dibertsioa uztartzeko, izarrak, zientzia eta teknologia bitarteko motibatzaile gisa erabiltzen dugu. Astronomiaren eskutik, historiara, literaturara, arte plastikoetara, filosofiara edo sortzen ari diren teknologietara hurbilduko gara, hainbat hizkuntzatan.
SAIOEN ORDUTEGIA:
IKASLE BAKOITZAK ORDAINDU BEHARREKO PREZIOA: 5€.
ERRESERBA EGITEKO ARGIBIDEAK